Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zinausle (orobat zin hausle) iz gezurrez zin egiten duen edo zina hausten duen pertsona.
Beste epaiketarik gabe, zinegilea jarauntsiaren jabe bihurtzen zen; hartara, zinausleak seguru zeuden ondasunak bereganatuko zituztela. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 209. orr.
Esklabo-salerosle, gezurti eta zinausleentzat, eta irakaspen osasungarriaren kontra jartzen den edonorentzat. Elizen arteko biblia 1 Tm 1,10
Garai batean oparo eta distiratsua zen, baina orain goseak joa, zin-hausle, gezurti, iruzurti, lapur, gutiziatsu, miserable eta ezjakin zen hiria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.