Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egunkari zaharren moduko aurpegi zimurtsuak, burukorik ezean beso gainean ezarriak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 252. orr.
Begi beltz kartsuak, bekain ile-sarriak, bekoki zimurtsua. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.
Hendrik zaharragoa zen; argala zen, eta ileak grisak zituen eta bekokia zimurtsua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.
Hagriden begi-ertz zimurtsuetatik malkoak irten ziren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 101. orr.
Higuina ez zion pixa usainak eragiten [...] izter zimurtsu bien arteko beste zimur hark baino. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 240. orr.
Amona Malià apain-apain eginiko emakumeño guztiz xarmagarri baten irudiz dirau 1870 inguruan ateratako estudio-argazkiren batean, eta atsotxo zimurtsu, haserreti, zarpail eta harria lakoxe gor gisa haurtzaroko nire oroitzapenik urrunenetan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.
Gorri-gorri jarri zen, xaloki, berrogeita hamarka urteko pertsona zimurtsuak soilik gorritzen diren bezala, eta lasterka irten zen gelatik. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.
Emaitza azaldu nionean, irribarre zimurtsu konplikatu batez argitu zitzaion aurpegia, eta esan zidan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 228. orr.
Izara zimurtsuen artean aztoraturik mugitzen zen, ezeroso. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 69. orr.