Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez duzu arkakusorik ez zimitzik aurkituko gure oheetan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.
Tximitx, zorri, arkakuso eta eulien hiriburua da hura, lastaira eta ohe estalkien zikinkeria, berriz, itzela. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 86. orr.
Ez du bainurik hartzen, jaka jantzirik lo egiten du, eta jakaren azpian zimitzak hazten zaizkio, eta arkakusoak, eta deabruak daki zer gehiago. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.
Gau ta egun zimitzak ezin larrutik kenduz ari ziren, beti handik xixta, hemendik xixta, ez zitzaketen gehiago jasan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 80. orr.
Argi zegoen han ostatu hartuek kandela batez edo lanpara batez errez hiltzen zituztela zimitzak, eta arrasto lasaigarri haiek uzten zituztela. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.
Lastairako zimitz ugarien konpainian hartu ninduen loak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 197. orr.
Ohea zimitzez betea zegoelako. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 257. orr.
Tximutxaz jositako etzaleku koipetsurik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.
Zimitzek hartutako manta zahar latz batean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 180. orr.
Gavardek arriskuan ipintzen zuen bere gantza, zimitza bezain zapal bukatuko zuen azkenerako. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 295. orr.
Puerton egondako presoak hango eltxo izurritea eta tximitxen festa aipatu izan dute. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 126. orr.
-Tximitxak bezala zapaldu ditiagu! -entzuten nuen-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 230. orr.
Koadro batzuetan, oraindik ere, izkinetan ageri dira egileak oihala oholean finkatzeko erabiltzen zituen zimitz zuloen arrastoak. Berria - Kultura 2004-03-11