Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zimiterio (orobat zimitirio) iz eliza-ataria.
Eliza-atari edo zimiterioetako granito gogorrezko aulki horiek hainbat zulotxo omen dituzte, eta aulkiek bezala elizaurreetako edo bidegurutzeetako gurutzeek ere bai. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 156. orr.
Gero eta hosto gehiago zegoen zimiterioko lurrean, gero eta lore gehiago; ereinotzaren usain mela zabaldu zen airean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.
Lehen hilak eliz inguran lurperatzen ziren, eta batez ere, eliz aurrean, horregatik deitzen zaio toki askotan oraindik eliz atariari "zimitirioa" euskaraz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 153. orr.