Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bazuen halako ukitu irrigarria nire borreroa edertasuna eta itzala murrizten zizkioten ziminokeria haietan ikusteak. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 96. orr.
Zer gertatzen ari zauku ximinoa eta ziminoaren artean? Ximinoak ximiko, ziminoak zirikada eta hori egunero, betiko ziminokerietan. Herria 2004-01-15
Politikari frango dena ziminokeria eta ETA-k bere aldetik ez su-etenik aipu ere. Herria 2005-01-13
Une batetik bestera anaia igoko da nik eusten diodan ohol horretara, eta bere ziminokeriak egiten hasiko da. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 113. orr.
Leihatilako sarean egin ziminokeriek ene gorputza iratzarri dute eta, joan-jinka aritzeaz enoatzen hasten bainaiz, beste soinketa batzuk asmatzen ditut. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 48. orr.
Zer loria De Funes aktore ospetsuaren ziminokeriak txineraz entzutea! Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 55. orr.
Agian ziminokeria berriren bat asmatu behar genuke, bada adibidez sua jaten duenik ondoko kalean, guk baino diru gehiago irabazten dute horrela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 119. orr.