Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zimiko 1 iz atximurra, imurtxia.

Nire besoek franko dakite haien zimikoez, eta nire aztalek haien ostikoez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 91. orr.

Bihurdikatu nintzen, berriz ere sakaka hasteko prest, baina Kristinaren zimiko batek eragotzi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.

Titimutur kimu tontor askeak, zimikoen eraginpean erne.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 106. orr.

Orduantxe zimiko bat sentitu du hatz batean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 142. orr.

2 irud/hed

Zirrara baten zimikoa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 184. orr.

Janari-eskasia handia zegoen, eta gosearen zimikoa bi ogi-mokadu eta zazpi arbiz eta egarria bihotzeko pozez baretu zuten. Traizioaren zimikoa sentitu nuen sabelaldean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.

Zalantzaren zimikoa sentitzen hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 430. orr.

Horrek arindua ematen zion, barrenean zimiko bat bazuen ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 372. orr.

Zigarro-mutur bat du ezpain artean hartuta. "Atzoko argazkilaria!", sentitzen dut zimikoa bihotzean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 176. orr.

Betiko mutur-beltzez landa, bertze zerbait aurkitzeak eragiten didan zimikoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Jaungoikoa hantxe geratzen duk, eta heure barneko zimikoaren ahotsaz hitz egingo dik bizi guztian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 288. orr.

Horiek guziek hau dute beren zimikoa: laborantza elikadura edo janarien aztapar haundidunek beren peko ezartzen dutela lurlanaren gorabehera guzia.  Herria   2004-01-08

Irisarrik mutilen azkentzea ikusi zuen bere ziegako leiho txikiaren atzetik, ikara handirik gabe, dardararik gabe, zimikorik gabe, ez baitzuten hiltzeko batere beldurrik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 110. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Orduan zimiko latzak bihotza irauli zidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 202. orr.

Ikustearekin batera zimiko urduria igarri du bularraldean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 39. orr.

Usain honekin, Martini zimiko ezaguna pizten zaio tripatik behera.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 32. orr.

Halako zimiko bat senditu nuen ene bihotzean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 71. orr.

Larunbat goiz hartan baneukan halako maitia non zira, halako gabetasun bular zolan, halako zimiko tripa sabaian...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Halako erruki-zimiko bat sentitzen dut Pamelaren aldera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.

Erakarmen zimiko bat sentitzen du haren aldera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.

Ezin izan nuen baztertu aldi berean beste idunekoan pentsatzea, zeinek damu-zimikoak eragiten baitzizkidan Marina Gonzalezi eragin nion hondamendia biziberritzen nuelarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 271. orr.

5 bihotz zimiko

Inoiz batak besteari min egin ziezaiokeen hitzen bat esaten bazion, bihotz-zimikoak ez zion bakean uzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 517. orr.

Azken hitz horiek egin zidaten bihotz-zimikoa!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 47. orr.

Alargunak esan ezin ahalako bihotz zimikoa hartu zuen Adjib ezagutu zuenean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 52. orr.

Dudarik gabe bazuen hark bihotz zimikorik eman zituen manuengatik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 84. orr.

Nork desira dezake arrazoiaren ordainetan erositako zorionik, eta iraupen gutxiko plazerren ondoren gutienean damurik dakarrenik, non ez duen bihotz zimikorik ekartzen?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 157. orr.

Begi arranpaloekin bere harribitxiari antzeman ziolarik, bihotz zimiko ikaragarria sentitu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 139. orr.

Bihotz-zimikoz, estu eta larri, intzirika esango diote elkarri: [...].  Elizen arteko biblia   Jkd 5,3

6 zimiko egin

Bero itzela izanda ere, hotzikarak zimiko egin zidan larru-azalean. Izaki zainil eta meharra, aurpegi zurbilduna, alferrik egingo dio zimiko, mina eragiteraino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 225. orr.

Eta testuaren xamurrak bihotzean zimiko egingo dio irakurleari. · Justu gibelean zeukan emazte klasiko eta ponpox beztitua zen Frantxuak bizkar gainean zimikoa egin zion: [...].  Berria - Kultura   2004-05-18

Benetakoa zirudien aitaren alabarekiko atsekabeak, eta halako zimiko bat egin zion Norari bihotzak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

Nik hozka egiten nion garondoan, zimiko txikiak egiten nizkion bularretan, zakila estutzen nion.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Lepoan lotzen zen soinekoa zeraman Monikek, eta Karlek atzetik zimiko bigunak egin zizkion titiburuetan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 44. orr.

Tarteka, urteak igaro ahala, erruduntasunak zimiko txikiak egiten zizkidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 26. orr.

Irakurlearen subjektibitateari ez kilima, ez zimiko, ez zirrara egiten ez dioten berri horiek guztiak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 189. orr.

7 zimiko eragin

Errate hutsak zimiko eragin dio bihotzean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 145. orr.

Berriak zimiko eragin zidan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 205. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotz zimiko (4); bihotzean zimiko (4); halako zimiko (3); zimiko bat sentitzen (3); zimiko egin (9); zimiko egin zidan (5); zimiko egiten (5)

bihotz zimikoa (4)

bihotz zimikoak (5)

bihotz zimikorik gabe (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus