Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zimikatu, zimika, zimikatzen 1 du ad zimiko egin, atximurkatu.

-Ipurdiak zimikatzeko aukera ederra.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 255. orr.

Beso ondoa zimikatu nuen, Fatboy Slimen zinta geldiarazi eta ikusgarriari so geratu nintzaion, ahoa bete hortz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 160. orr.

Erpuruaz eta hatz erakusleaz masailean leunkiro zimikatu eta, amak semeari errieta txikia egiten dionean bezala, esan zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 195. orr.

Beltzaranaren titiak kilikatzen zituen, kukurusta gorria zimikatzen zion eta belarria ausikitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 82. orr.

2 irud/hed

Horretaz ohartzearekin batean, Urtxipiatarren hilobiaren aitzineko gizonaren bisaia bihozminduak zimikatu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus