Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zimeriar 1 izlag/iz Azerbaijan edo Kaukaso inguruan bizi zen antzinako herri bateko kidea.

Orduan, gure itsasontzia ozeanoaren mugetaraino iritsi zen, Zimeriarren hiriraino; leku hura beti ilunpean eta lainopean dago; Heliosek ez dio inoiz jotzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 73. orr.

Jarraian zimeriarrak, eskitiarrak, sarmatiarrak eta godoak, besteak beste, iritsi ziren, K. a. lehen milurtean.  Berria - Mundua   2004-11-30

Itsaso Beltza aintzira heleniko bilakatu zen; eta estepako barealdian, zimeriar eta eszitiar nomadak sartu ondoren, Itsaso Beltzeko nagusi helenikoak eta eurasiar estepako mendebaldeko badia handiko eszitiar nagusiak probetxuzko merkataritza-elkartzeari ekin zioten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 236. orr.

2 (izenondo gisa)

Hala sartu zen Cyril Tourner gau zimeriarraren ahurtasun zabalean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus