Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zimentarri 1 iz zimendua.

Etxegileek Jaunaren tenpluko zimentarriak jarri zituztenean, han aurkeztu ziren apaizak beren jantzi eta turutekin, eta Asafen ondorengo lebitarrak txilinekin, Jauna gorestera.  Elizen arteko biblia   Esd 3,10

Mesopotamiatik Jerusalemera etorritako juduak hiri menperagaitz eta gaizto hau berriro eraikitzen ari direla; zimentarriak konpondu dituzte, harresiak jasotzeko asmoz.  Elizen arteko biblia   Esd 4,12

Hala bada, bezperan ezertxo ere ez zegoen orubean, ez eraikin materialik, ez zimentarririk, orain hain jauregi handiosa agerturik, albistea bolo-bolo zabaldu zen bai hirian bai jauregian.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 224. orr.

Ibaiko urak, argiontzi batzuen ñirñir urduriaz pikardaturik, terrazen beheko zimentarriak bustitzeraino iristen ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.

Reichtag-en antza zuela politikak, oso ederra kanpotik baina zimentarriak lokatzetan zituena, hori eta antzekoak esaten hasi zitzaidan ama.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 23. orr.

2 oinarria.

Pobretasuna bere Ordenaren zimentarri zela zioen, bere Elkartearen egitura osoari eusten zion oinarri nagusia.Taxuzko erabaki bat hartzeko eta zure geroko karreraren zimentarriak finkatzeko garaia iritsi zaizu...  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 780. orr.

-Jainkoarengan dugu zimentarria.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 162. orr.

Ohiturazko zuzenbidearen aurrean, lege arrazoidun horrek idatzian du euskarria, idatzia baita ororen zimentarri eta egontokia.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.

Nire kolera -bestondoa, beroa eta orduak iragan arauz emendatzen zihoakidan samina zimentarri zituena- kanporatu behar zakarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 218. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus