Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zimendatu, zimenda(tu), zimendatzen du ad oinarritu, finkatu. ik zimentatu.
Ohitura edo arau haietan zimendaturik, berak bere jokoa jokatzen zuen, eta entseiatzen zen, halatan, bere lekuan egoiterat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 77. orr.
Zure hitzaldiko arrazoinak, zure aipu haietan zimendatuak, banaka harturik, ur-xortak bezalakoak ziren, bakoitza bere aldetik joan zitekeena. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 392. orr.
Amesten bainuen ezen, jauregiaren itzalaz baliaturik, justizian eta karitatean zimendatu lurralde zerutiar bat eraiki ahal izanen genuela noizbait Urbiainen, non guztiok anai-arrebak eta Jainkoaren seme-alabak senti baikintezkeen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 412. orr.