Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zimeldu, zimel(du), zimeltzen (orobat tximeldu g.er. eta zimildu g.er.) 1 da/du ad mardultasuna edo freskotasuna galdu.

Haziak harri gainean bezala zimeldu ziren.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 91. orr.

Ukitzen ditudan loreak zimeldu egiten dira.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 141. orr.

Krabelinak zimeltzen utzi zituzten.  Berria - Mundua   2004-04-25

Egun loretan dena bihar zimelduko.  Herria   2001-02-15

Gal bitez ur isuria bezala, zimel bitez belar zapaldua bezala.  Elizen arteko biblia   Sal 58,8

Ingura ditzagun buruak arrosa-koroaz, zimel daitezen baino lehen.  Elizen arteko biblia   Jkd 2,8

Emaztearekiko harremanek ez zuten asebetetzen, eta egunetik egunera zimelduago ikusten zuen haren gaztetasunaren lilia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 176. orr.

Ispiluaren argi zuri gordinpean zimeldua ageri zitzaidan aurpegia, zargaldua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 205. orr.

Zimeldurik zeuzkan eskuak; zimeldurik eta zimurrez josirik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 36. orr.

Zimeltzen ari den haragi helduaren higalana begiratzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 343. orr.

Baina haziak harri gainean bezala zimeldu ziren.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 91. orr.

Garaia zen, bibotetxo ilegorria zuen, eta aurpegi iharra -edo zimeldua, hainbatek hala esaten diote eta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

2 irud/hed

Kanpora goaz, Amandaren loreak eta diskurtsoak zimeltzen hasiak baitira. Liburuak-eta zimeldurik zeuden.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 209. orr.

Hamaika esperantza zimelduko duk udaberri honetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 48. orr.

Adorea errautsetan zimelduz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 116. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Lore zimeldu haiek, nire ustez, hitz egin egiten zuten: burua goratzen zuten eta gaztaroko maitasun zirraragarrien historiez mintzatzen ziren.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 201. orr.

Harriak, gurutzeak, burdinazko kateak, beirazko koroak, lore zimelduzko koroak ukitzen nituen!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 352. orr.

Azken udako hosto zimeldu eta zimurtuak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 244. orr.

Weldon andreak azken zartatxoa eman zien lilipa-lore zimelduenei, eta beste behin ikuskatu zuen gela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.

Haren aurpegia, ahizparena baino osasuntsuagoa, dena zen izur eta toles, sagar gorri zimeldu baten antzera, Neskameak hotz eta zorrotz begiratu zion ohean zegoen emakume eder zimelduari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 266. orr.

Kolore-bizitasunik gabeko aho zimelduan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

Hanna ez da inola ere emakume zaharra, baina nik, noski, haren larmintz zimeldua nekusan, haren betazpi puztuak ere bai, eta haren baldoki zimurtuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 209. orr.

Bere begitartea, lehenago betea eta horikara, zimeldua ageri zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.

Ezkongai-etxe bateko sekretu ustelekin, adulterio baten xehetasun zimelduekin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 203. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagaiaren izenondo gisa)

Etxe aitzinean zegoen Abel, lurrean etzanik, begitartea ahozpez eta odoletan, besoak zabalik, eskuineko eskuan lore zimeldu sorta bat zeukala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lore zimeldu (3)

zimeltzen hasita (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus