Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zilipurdi 1 iz itzulipurdia.

Umea ninduan, noiz eta Urbiaindik titiritero batzuk iragan baitziren, ximino tipi bat ere lagun zutela, sokatik dilindan mila zilipurdi egiten zituena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 90. orr.

Talde handietan-eta egin beharreko zilipurdi eta itzul-amilkak bezala, gorputz guztia minberatzen zait oroitze hutsarekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.

Haiei atsegina ematearren, bigarren zilipurdian nolabait ere moldatu nintzen beste oinetakoa sabairaino bidaltzeko.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 20. orr.

Gain zabal eta beratz horretan, nire andrearen eta Ximurraren arteko zilipurdiak imajinatu nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.

Ezin zen bizi bere ariketetarako, bere pauso eta zilipurdietarako nahiko leku ematen zion ganbara hartaz kanpo.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Umeek zilipurdi, gainka, oinez, balantza, oihu eta jolas egiten dute espaloi guztietan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 136. orr.

2 irud/hed

Ameriketarako edo Afrikarako joan-etorriak, harako itsas bideak eta zilipurdiak ezagunak zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Bizimodua ateratzeko horrelako zilipurdiak egin behar izaten dira askotan, itsasora eta lehorrera ere, han eta hemen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 261. orr.

3 zilipurdi egin

Toki lasai baten bila, behin hara iritsitakoan, inor begira ez badago, zilipurdi egitera ausartzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.

Umea ninduan, noiz eta Urbiaindik titiritero batzuk iragan baitziren, ximino tipi bat ere lagun zutela, sokatik dilindan mila zilipurdi egiten zituena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 90. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus