Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ziliportatu, ziliporta(tu), ziliportatzen du ad zipriztindu.
Irri sarkastiko batez askatu nintzen, bi urtzain oparoz izparringiaren orrialdea mikrobio ttanttaz ziliportatuz: atxix! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 25. orr.
Hurbiltzen da, ezker eskutik hartzen du ene adixkidea eta kaskoan bala batez aurtikitzen, odolez ziliportatua nagola. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 127. orr.
Urin borobila pluf idor batean urera trankala erori zen, pizuarekin, bazterretik zebiltzen jendeak ausarki ziliportatuz. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 30. orr.
Izerdi tantaz ziliportaturik du kopeta andetan daramazuen felaga kolpatuak. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 96. orr.
Oro har, jendartearen baitako aitzinamenduak zineman ziliportatzen dira. Berria - Kultura 2004-12-28