Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ziliportaka adlag zipriztinduz.
Euri zaparrada hotsa zen hura, zurrusta tenteen jarioa, hoska eta ziliportaka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.
Galtzen janzteko astirik ere gabe, lasterka atera zen etxolatik eta barnean zituen guziak purrustan eta ziliportaka kanporatu zituen, aho zilotik eta sudur ziloetatik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 206. orr.
Karkara doiak buru-zokoa bete zion, zarta eta bazterrak ezpalez ziliportaka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 332. orr.