Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziliporta (orobat zilipirta g.er.) 1 iz zipriztina.

Hire hodeiak hain ditun amorruz beteak non guztiz onartzen baitut haserrea arintzen duten mendian galdutako izaki bakarra izatea, begitarte betean jasoko ditinat haien zilipirta izoztuak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 155. orr.

Granada bat bezala irten zen, ateraino iritsi zen ur-ziliporta batekin batera.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.

2 irud/hed

Krisia hori ixil ixila hantu bada orain arte, azkenean egun argira jalgi da eta hola segituz nork daki nolako ziliportak izanen dituen ondotik.  Herria   2005-10-06

Azen ontzeko, zer ziliportak ez ditu izan azkenik Cannesko zinema festibalean eman den sariztatzeak!  Herria   2004-05-27

Agian ez nuen begirune izpirik ere merezi eta karrikaren erdian, buruon eta hertze ziliporta artean, balaz zitzikaturik, hedailo erortzea nire destinoa zatekeen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 174. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus