Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amak eskuak gurutzaturik zituen, magalean zuèn larruzko objektu zilindriko baten gainean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 624. orr.
Gozotegietako arrabola gogoratzen zuen tresna zilindriko eta irrigarri samarra. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 70. orr.
Hala eginarazi genion auzoko errementariari latorri beltzezko erreaktor zilindriko halamoduzko bat, eskuzko irabiagailu eta guzti. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.
Isats luze, biluzi eta zilindrikoa. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
Enborra du perrexilaren antzekoa, zilindrikoa, eta sustraiak, ostera, urpeko harriei helduta eusteko modukoak. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 162. orr.
Pakete karratuak, zilindrikoak, punta-zorrotzak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.
Behean, dorre karratu bat, hirurogeita hamar metro garai, bloke itzelez egina; haren gainean, bigarren dorrea, oktogonala [...] eta haren gainean, berriz, hirugarrena, askoz ere finagoa, zilindrikoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.
Leitzako harri-jasotzaileak erraz altxatu zuen esku bakarrarekin 225 kiloko zilindrikoa, atzo Leioan. Berria - Kirola 2006-03-26
Zilindrikoari helduko dio, astunena izan arren beti erosoago eraman duelako bizkarrera. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 152. orr.