Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zilegiztatu, zilegizta(tu), zilegiztatzen du ad zilegitu.

Zenbait gauza zikintzat edo bidegabetzat jo, eta hala ere beharrezkoak zirenez geroztik, erlijiora jo behar izan da, kasu batean haiek zilegiztatzeko, eta besteetan gaitzesteko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 165. orr.

Helburu nagusia koloniak mantentzea da eta hori koloniak zilegiztatzea edo legeztatzea da.  Berria - Mundua   2004-04-27

Herri baten gobernu zuzenerako ezarritako legeak egintza hauek zilegiztatzen dituela iruditzen zait, jainkozko Probidentziak zigortzen baditu ere.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 111. orr.

Marokok dio autonomia plan bat duela, baina hau sahararren autodeterminazio eskubidea ezabatzera eta ukatzera bideratuta dago, baita lurralde okupatuen anexioa zilegiztatzera ere.  Berria - Harian   2006-04-22

Hau dugu bakartasuna, hau presondegia, hau sistema guziz ohoratua eta berniz demokratiko batek zilegiztatua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 16. orr.

Diakroniak, haien artean lotura historikoren bat duten banakako formen arteko erlazioa zilegiztatzen du, eta horregatik, hizkuntza desberdinez balia daiteke.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 15. orr.

Esan daiteke zinematografia- (bideografia-)-apailua dela irudi mugikor bat pertzibitzea zilegiztatzen duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 164. orr.

Funtzio horiek zilegiztatuak daude morfologian, baldin eta haietako bakoitzari ikur foniko jakin bakar bat badagokio.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 170. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus