Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Legeak ezin du pribilegio berbera bereganatu, legeak hotza izan behar baitu berez, ezin da gizonen grinen esku laga, eta ezin du zilegitu erailtzearen ekintza ankerra. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 231. orr.
Legeak zilegitzen du jendea eroetxean zerratzea auzo edo familiak galdeginez geroz. Herria 2005-05-05
Neure buruari marmariorik zilegitu gabe obeditu dizut. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 179. orr.
Laneko eskubideak zilegituriko pausara zihoanean, baten batek buruaz gizonaren joatea Jacquesi seinalatzen zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 198. orr.
Igerialdi labur eta kontrolatu haiek ziren bere buruari zilegitzen zizkion atseden une ia bakarrak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 47. orr.
Kapitainaren gustuko gizonei libertate pixka bat zilegitzea komeni zen agian. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 250. orr.
Nola zehaztu jarraitasun-eza pentsatzea zilegitzen duten kontzeptuak (atalasea, haustura, ebakidura, mutazioa, eraldaketa)? Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 12. orr.
Arimaren zoramena dei dakiokeen amodioak ere ez ditu titulu hobeak bere jarraipena zilegitzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 243. orr.
Haientzat, erregea zergen pagatzea zilegitzen zuen urruneko figura bat zen, gehiagokorik gabe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 153. orr.
Herriei emandako legeak gaitz handiagoak ekiditeko txikiagoak zilegitzen baditu, ez dut uste salakuntza horren pean egongo denik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 109. orr.