Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zilbot (orobat zilbote) iz tripa, sabela.
Pisurako bidean, autoan, arnasketa bakoitzaz gerriko gainetik zilboteko gantz guztiek dar-dar egiten zioten bitartean, hotzikara bortitz batek astindu zidan gorputz osoa esku izerditsu bat berna gainean ipini zidanean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 134. orr.
Gurdizaina ahoz gora lo egoten da zama gainean, zilbotea agerian duela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 196. orr.