Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zilartu, zilar(tu), zilartzen da/du ad zilarraren distira hartu edo eman.
Egunsentiko argi berriak guztiz zilartuta zeukan itsasgaina eta haize batere zakarkeriarik gabeak etengabeko distira jolasti baten irriñoa eragiten zion urari. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 118. orr.
Biek maite zuten Iraila erleen koroa duelako, zeruaren urdina zilartu egiten delako eta, nahiz Ortezen nahiz Outeiro de Reien, Irailean, gureizak mahastietan entzuten direlako. Berria - Kultura 2004-09-23
Izerdiak zilartuak zituen mazelak eta kopeta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.
Izerdiaren distiraz zilarturik zeukan bular aldea. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 36. orr.