Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argi zilartsu bat sartzen zen hondoko leiho txikitik, itsasoko gau-ardora zilartsuaren distiraz baitzeuden bertako kristalak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 206. orr.
Orain erreka zilartsu bat dago Mari Mistela galdu zen lekuan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 240. orr.
Zaparrada urdin zilartsu baten azpian. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 125. orr.
Ilargiaren errainu zilartsuak ardora zirudien itsasgainean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.
Ikusmirari bizkarra eman eta lantza itxurako landare berde zilartsuen bidean gora abiatu ziren, besotik helduta. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 72. orr.
Alkohol gehiegiak eragindako dirdai zilartsua dute haren begi estrabikoek. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 98. orr.
Neskaren azaleko zurbiltasun zilartsua ez zen arroz-hautsez estaliriko masailetako muxika-biloxkarena. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.
Terraza batean gaude, itsasoa etxe artean ikusten dugula, zilartsu ilargipean. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 52. orr.