Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zilarreztatu, zilarrezta, zilarreztatzen 1 du ad zilarrezko geruza batez estali.

Mara-mara ari zen argia itsasgaina zilarreztatuz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 127. orr.

Hudson ibaia ikusten zen, arrastiriak zilarreztaturik, bai eta Manhattango etxeek eratzen zuten itsas-labar zuria ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 509. orr.

Kasete aparatuaren ondoan Arantzazuko Ama Birjinaren irudia, zilarreztaturiko domina biribil bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 78. orr.

Maiatzak esmalteztatu, urreztatu eta zilarreztatutako kaleetan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

2 irud/hed

Bizkarra zilarreztatzen hasitako gorila erraldoi batek burua jaso du.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 113. orr.

Egunaren argia moteltzen joan ahala distira gehixeagoz zilarreztatu zituen olatu zakarrak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 67. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Soingaineko urdin bat zeraman, botoi zilarreztatuak zituena. Ilea apur bat lehortu zuenean, errebolber zilarreztatua trapu batekin igurtzitzen hasi zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 69. orr.

Ertz zilarreztatuak zituen maleta beltz gainindartua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.

Bere zorro zilarreztatutik agenda bat atera zuen, gainetik irakurri eta oharrak hartu zituen arkatz zilarreztatu batez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 320. orr.

Kamara frigorifiko zilarreztatu eta aseptikoak han eta hemen, haragi fresko eta hilberria ezkutatuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 149. orr.

Urre zilarreztatua balitz bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 38. orr.

Txanpona ahulagotuz joan zen, eta Galianoren garaian kobre zilarreztatua besterik ez zen ikusten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 84. orr.

Koilara txiki zilarreztatuak, beluseko kutxatilatik oraino atera gabeak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

Burdinbidearen makal zilarreztatuetako txantxangorrien auhenak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 410. orr.

Zeru zilarreztatu ilunaren azpian ibairantz zihoazen, kale arrean harrotua zen haize hareatsuari aurre eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 146. orr.

4 (hitz elkarttuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Dragoi bat ikusi zuen, ezkatez estalia eta guztiz harrigarria, agerian suzko mingaina, urrezko jauregi lur-zilarreztatu baten aurrean zaindari.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ertz zilarreztatuak zituen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus