Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zilarreria iz zilarrezko gauzakien multzoa, eskuarki zilarrezko baxera.

Nire zilarreria ipini nuen mantel batean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 62. orr.

Goizeko seiak aldean, zerbait ezaguturik, egin diote etxe-miatzea, eta bigarren bisita batean ere kokaina, zilarreria, paper faltsu eta holakoak haxeman dizkiote.  Herria   2001-02-08

Mahaia prestatzen ari zen afarirako eta gurasoen arreoko zilarreriaren piezei banan-banan distira ateratzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 13. orr.

Orain badut nire zamau zuria, eta kristaleria, eta zilarreria, baina izokinak eta orkatz solomo-zerrak beranduegi iritsi dira.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 18. orr.

Mahaiaren gainean ontzi bat iratze landare batekin, zilarreria bere kaxan sartuta eta disko-jogailu bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Zilarreriaren tiradera zabaldu eta barruko gauzak miatu zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 124. orr.

Iluntzero, Cruger jauna Wilmarth andereñoa baino lehenago iristen zen jangelara eta ezkor samar begiratzen zien zilarreriari eta kandelen sugarrari, harik eta andereñoa agertzen zen arte.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus