Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zilarkara 1 izond zilarraren itxura duena.

Kate zilarkara batek uztaitzen zion eskuineko txorkatila.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Bizkor igarotzen ziren bidaiarien albotik aihenak, urki meheak eta makal zilarkarak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 423. orr.

Ibaian arrain ugari egoten da: zarboak, tenkak, lutxo jatunak, karpa zilarkarak, perka hegalgorriak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Atera zen eguzkia, ireki ziren hodei zilarkarak eta lanbro distiratsua pausatu zen elurraren gainean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 22. orr.

Milaka kiloka botatzen den harritza alferrari atxikiriko metal zilarkara noblezko bi kiloen xarma.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.

Astra bat, 7,62 mm, zazpi tiro, ipurdi zilarkara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

Mahai gainetik bere poltsa hartu [...] zabaldu eta txanpon zilarkara bat atera zuen hatz luzeen artean.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 57. orr.

Urdin zilarkara zen Yvan, ahoa luzea eta aldi berean azkarra eta fina zuen, eta muturra tinkoa, sendoa eta dotorea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 103. orr.

Azala zuri zilarkara zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.

Jaka gurutzatu gris zilarkara bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Berdea zen itsasoa ordurako, nahiz eta eguzkiak zilarkara bihurtu zeruarekin topo egiten zuen aldean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 134. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hurbileko adar batean, Mamaguênaren aurrez aurre, ara urdin txiki buru-zilarkara bikain batek goxo-goxo begiratzen zion Mamaguênari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 517. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus