Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zurezko idoloa metalez jantzia egin zuen zilarginak, eta Mikaren etxean ezarri zuten. Elizen arteko biblia Epa 17,4
Kendu zilarrari hondakinak eta ontzia egingo du zilarginak. Elizen arteko biblia EsZ 25,4
Zizelkatu bi harrietan Israelgo leinuen izenak, zilarginak zigiluak zizelkatzen dituen eran. Elizen arteko biblia Ir 28,11
"Idoloak artisauek eta zilarginek landuak dira. Elizen arteko biblia JrGt 1,45
Entzun ezazu gai honen azalpena: Ma-kiyyôt zizelaturiko saretxo batzuk dira, zilotxo mehez beteak, zilarginen lanen irudikoak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 34. orr.
Eta ez al zetorkigun bizitza, egina eta erabakia bezala [...] halako moldez, non zurginaren semea zurgin izanen baitzen ezinbertzean, zilarginarena zilargin, eta zapataginarena zapatagin? Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 119. orr.
Mende bat zeraman ia Amsterdamen, Portugaleko Aveirotik etorria, sorterrian Matias de Castro izenaz gainera, zilargin lantegi txiki bat utzi ondoren. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 96. orr.
Harribitxiak zituen zigiluen erara zizelkatuak, urrezko begietan sartuak, -benetako zilargin-lana -. Elizen arteko biblia Si 45,11