Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, Rudolf II.a berunetik, zilarbizitik edo burdinatik urrea egitearekin obsesionaturik zegoen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 49. orr.
Zilarbizia tantatxotan sublimatzea. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.
Minioak, zilarbizia kendu zaiolako, bere propietate naturalak galdu dituenean, [...]. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3470. orr.
Zilarbizia balitz bezala, eskuetatik ihesi joaten da, arin eta samur. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.
Zilarbizirik gabeko beira batek bidea itxiko balit, buruz buru joko nuke, gelan sartu eta burua beira kontra hausten duen txoriak bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 332. orr.
Hogei kanoi, zilarbizia baino distiratsuagoak hogeiak, heriotza-emaile gotorrak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 131. orr.
Kateatxo bat kendu du lepotik, brontzezko gurutze bat zeukana, [...] Hendrikek istileko zilarbizitara bota du gurutzea, eta azalean igeri geratu da. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 141. orr.
Argi trebes eta mugikor bat zuen begietan, zilarbiziarena berarena bezalakoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.
Eduardo Gerra burusoila, Zilarbizi ezizenez ezagunagoa, ilargi zuritan haren buruak zilarbiziak bezala egiten baitzuen distira. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 242. orr.
Ez zuen aurkitu, egun Fort Providence eraikirik dagoeneko dunetan, hondarretan barrena isurtzen ziren zilarbizi-tanta barreiatu batzuk besterik. Lurretik ateratzen denean, burdinezko erreminten kolpez zilarbizi-malko ugariak ateratzen zaizkio. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 140. orr.
Asentamendua antzinako zilarbizi meategi baten gainean zegoen. Berria - Gaiak 2004-05-06