Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zilar 1 iz gai bakuna, metal zuri distiratsua, malgua eta hedakorra, diruak eta bitxiak egiteko oso erabilia (Ag; at. z. 47).

Tartesosera iritsi ziren feniziarrek hainbeste zilar aurkitu zuten han.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

Jaunaren etxera eraman zituen bere aitak eta berak eginiko eskaintzak: zilarra, urrea eta ontziak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 15,15

Gatzari ez zaiok harrik egiten, zilarra ere ez duk galtzen, ez al dakik hainbeste?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 55. orr.

Zilarrak, metal gisa, balio bat du beste merkantzia guztiek bezala; eta balio bat du, halaber, beste merkantzien zeinu izan daitekeen aldetik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 74. orr.

Urregileak zilar gainera urrea isurtzen duenean bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 177. orr.

Hirurehun bat kilo zilar utzi nituen, zaku batzuetan gordeta, bahi gisa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 104. orr.

Nik ehundaka tona zilar emango diet ogasuneko zerbitzariei, errege-gordailura eraman dezaten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 134. orr.

Ez daukat ez zilarrik, ez urrerik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 922. orr.

Oso zilar gutxi daukate txanpon horiek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 55. orr.

Zilarrak, diru gisa, printzeak batzuetan finka dezakeen baina beste batzuetan finkatu ezin duen balio bat du.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 74. orr.

Lehen gerra punikoa baino lehen, zilarrak kobreak baino 960 bider gehiago balio zuen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 71. orr.

Laster, pertsona gutxiagok izan zuten zilarraren beharra; gauza guztien prezioak gora egin zuen, eta zilarrarenak behera.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 71. orr.

Meategiak zeuden mendiei zilarrezko mendiak esaten zieten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

Idi basati baten adarra, zilarrarekin apaindua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 23. orr.

Anduingo urak zilarraren distira hartu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 300. orr.

Zilarra bezain zurbil zeuzkan masailak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 131. orr.

Frantziskok urrea baino hobea den jakinduria lortu nahi zuen, zilarra baino baliotsuagoa den zuhurtzia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 187. orr.

Zilarra bezain garbia, eta palmondo gazte baten enborra bezain sendo eta lerdena.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 176. orr.

Orain sakeletan urre eta zilarrezko txanponen hotsa zeukanez, prest zegoen ahal zituen txokolate-barratxo guztiak erosteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.

Hamaiketakoa biltzeko zilarrezko paperarekin inprobisaturiko pilota.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.

Zilarrezko ixtekoa zuen diru-zorroa atera eta Belfasteko oparia hitzak irakurri zituen berriz ere.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 145. orr.

Hilkutxa distiratsua zuen, zilarrezko giderrekikoa, eta lorez lepo zegoen apainduta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 39. orr.

Zilarrezko hamaika sickle eta brontzezko zazpi knut ordaindu zizkion emakumeari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.

Pesquerak zilarrezko domina lortu zuen bikotekako boccian, Jose Manuel Rodriguez espainiarrarekin batera.  Berria - Kirola   2004-09-29

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Zergatik ostu diozue nire nagusiari kopa zilarrezkoa, edateko eta etorkizuna iragartzeko erabiltzen duena?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 123. orr.

Argi-mutil batzuk zeuden, zilarrezkoak, argiaren eraginaz dir-dir egiten zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.

Enrike III.ak hamalau mila marko zilarrezko atera zizkion Aaron-i, York-eko judu bati.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 57. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zilar zuriaren antzeko zerbait, egundokoa, atera zen makila magikoaren muturretik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 214. orr.

Zilar trinkozko mahai-tresnaren bat, haren inizialez zigilatua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Izokina, zilar landua iduri, ezkatak metal leunduan gubilez joka eginda dauzkana.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Nakarezko ahokoa eta zilar landuz apaindutako bi pipa eder.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 331. orr.

Behin ere baino xaloago, zigarro bat eskaini zidan, zilar nikelatuzko tabakontzi trinko batetik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 171. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zilar nitratozko soluzio baten tantatxo batekin ukitu nuen jalkina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

Zilar bromurozko emultsioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 274. orr.

Betis ibaiaren iturburuan zeuden zilar-meategietan berrogei mila gizonek egiten zuten lan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

Zilar tanta baten antzekoa zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 170. orr.

Azkenik berarengana ekarri zuen veneziarra, urre eta zilar piezak erakutsiz, planoekin batera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 109. orr.

Zilar lingote bat zen, aise 300 libera balio zuena.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.

Munduan den urre- eta zilar-masa bertan diren salerosgaiekin konparatzen badugu, [...].     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 72. orr.

Urre-masa batek pisu bereko zilar-masa batekin bolumenean duen diferentzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4130. orr.

Hortik atera zuen ezen kopuru jakin bateko zilar-pisuari ur-neurri jakin bat zegokiola.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4130. orr.

Sinetsita nago haien artean txanponen balioa handitu izanaren arrazoi bat, hots, kobrezko txanpona ateratzearena, zilar-eskasia izan zela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 53. orr.

Boggarta zilar-tankerako esfera bihurtuta zegoen berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 198. orr.

Zilar-itxurako eskailera bat jaitsi zen Harryren oinetaraino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 86. orr.

Poltsatik diru-zorro bat atera zuen, zilar monedaz betea.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 26. orr.

Perlaz aberastutako zilar-soka distiratsuak buelta osoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 153. orr.

Sofik bizia emanen luke zure zilar-harien pareko ileengatik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 64. orr.

Zilar-kizkur mehe bat atera zitzaion makila magikotik eta lainoa bezala goratu zen bere aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 310. orr.

Beiraren baten ñirñir iheskorrak olatu baten zilar distira argitzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.

Beste ertzean, zilar-distira txiki batzuk ikusten zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 331. orr.

Ñirñirdunak, zilar-oihalezkoak eta urre-oihalezkoak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 117. orr.

Zilar-paperean bildu ditut eta kanpotik berdin-berdinak ematen dute, baina barrukoa diferentea dute hirurek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 222. orr.

4 (elkarketa kopulatiboetan)

Kartagotarrek, urre-zilarren merkataritzan nagusi, berunaren eta eztainuaren merkataritzan ere nagusi izan nahi zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 48. orr.

Arabiarrek aberastasun handiak zituzten [...] eta, gutxi erosten eta asko saltzen zutenez, auzokoen urre-zilarrez jabetzen ziren.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 52. orr.

Lehenengotan lan hauetarako, brontze indartsua eta gogorra bezala, urre-zilarrekin ere saiatu ziren, baina alferrik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 379. orr.

Loraldi handia izan zuen orduan Varanasik eta urre-zilarrak uholdeka etorri zitzaizkion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 190. orr.

5 irud/hed

Enekoten zilarraren usainera, medikuak agertu ziren berriz ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.

Ilargiaren dirdirak aspaldi galdua baitzuen bere zilarra, hodei sabel-astun baten atzean ezkutatu zenetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 216. orr.

Septima bizi zeneko itsas etxean, Mediterraneoaren zerrenda zilarrezkoa hiltzen entzuten zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 45. orr.

Hitza zilarrezkoa bada, isiltasuna urrezkoa da.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 90. orr.

Urrezkoa, zilarrezkoa duzu bihotza!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.

Sartu orduko zilarrezko begiak zituen beltzaranari keinu egin nion gertura zedin.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 123. orr.

Ilea zilarrezko azazkalekin harrotzen zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 89. orr.

· Aspaldiko partez, zilarrezko mailako derbi bat jokatuko da gaur, Mendizorrotzan.  Berria - Kirola   2004-01-25

6 (izenondo gisa)

Lorategi erdian iturri bat zegoen, ur gardena, ur zilarra, ur argia zeriona.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 221. orr.

Elbiraren begietako ur uherrak berriro egin ziren ur zilar, ur garden.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 327. orr.

Amesgaizto hark berehala uhertuko zituen ene sinestearen ur zilarrak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 382. orr.

Errapeak goseti murtxatzen zizkieten suge zilar sotilak tegietan sartzean ardi gaixoak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 158. orr.

Ezpata zilarraren pare.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 178. orr.

Nork zekien goizetan, begiak zilar eta idor ohetik ateratzean, egunak zer ekarriko zion?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 143. orr.

Atorra bila aritu zen pixka batez, eta azkenik, txanpon zilar batzuekin batera, ohepean aurkitu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 237. orr.

Orain zilar eta hits zuen ilea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 32. orr.

Zerrautsaren hori marroixka, belazearen berdea, zuhaitzetako osto horikailduak, erreka zilarra...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 88. orr.

7 olinpiar joko edo kidekoetako zilarreko domina.

11 domina lortu dituzte guztira (bost urre, bost zilar eta brontze bat), orain lau urte Sydneyn lortutakoak baino bat gutxiago.  Berria - Kirola   2004-09-28

Sidneyn pisu jaurtiketan zilarra lortu zuen, eta diskoarekin laugarren sailkatu zen.  Berria - Kirola   2004-09-16

Azken unean, ordea, onenak helmugaratu ziren, eta onenek eskuratu zituzten lehen hiru postuak: Vinokourovek brontzea, Richek zilarra eta Rogersek urrea.  Berria - Kirola   2004-09-30

Eneko Llanos gasteiztarrak zilarra irabazi du Europako Txapelketan.  Berria - Kirola   2004-04-20

Arantxa Ramosek bigarren urrea irabazi du, eta Ivan Agirrek zilarra eskuratu du.  Berria - Kirola   2006-03-04

Igerilari donostiarrak zilarra jantzi zuen S4 mailako 200 metrokoan.  Berria - Kirola   2004-09-22

Hospentzat izan zen zilarra, eta Marlies Schild haren herrikidearentzat brontzea.  Berria - Kirola   2004-09-28

Mendiak ezin izan zuen Ruth Beitia aurkari eta laguna gainditu eta zilarrarekin konformatu behar izan zuen.  Berria - Kirola   2006-02-28

8 ontza zilar metal preziatuen pisu banakoa 13,103 gramo zilarren baliokidea.

Hala, 1980tik lortutako mailarik handiena iritsi zuen, 618,90 dolar; eta ontza zilarrak, 1983az geroztik lortutakorik handiena, 13,70 dolar, alegia.  Berria - Harian   2006-04-19

9 ontzako zilar diru zaharra, zilarrezkoa.

Txanpon bakar bat ematen didanari, ehun ontzako zilar emango dizkiot.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 604. orr.

10 zilar kolore iz zilarraren kolorea.

Une berean, zintzilikario berdeak gorrimin bihurtu ziren eta zilar-kolorea urre-kolore; Senar-emazte adindu batzuk ikusi nituen zilar kolorez jantzitako neskato elbarri bati beso banatatik heltzen ziotela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 276. orr.

Orduan, zilar-kolore argiko esfera bat ikusi zuten airean zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 115. orr.

Beste ertzean zuhaitzen artetik hauteman daitekeen zilar kolore arineko aldatsari erreparatu dio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 12. orr.

Lore sortek itzal egiten zieten batzuek besteei, odol zetaken pare, eta eztiro zurbiltzen ziren, zilar kolore gris leun-leunez margoturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

· Bosgarren diskoak (Oihuka) gris-zilar kolorea hartu du, beste izenburu baten beharrik gabe.  Berria - Kultura   2004-03-10

10a zilar koloreko (orobat zilarkoloreko g.er.) izlag

Bere ahots keak urratuarekin eta ñirñirka ari zitzaion zilar koloreko soinekoarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.

Iraila urre koloreko egunekin eta zilar koloreko gauekin iritsi zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 328. orr.

Gorriak, berdeak, beltzak, zuriak; eta pare bat, takoidunak, zilar kolorekoak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 25. orr.

Txirla-katilu zilar-kolorekotik irteten zen lurrina lanpararen pantailaren erlantz arrosaren inguruan kiribiltzen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.

· Pianoa zegoen gelako alfonbra lodia eta biguna zen; zilar distiratsu koloreko arrosez apaindurik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.

11 zilar-kolore izond

Urki zilar kolore bat hor, azalean eguzkiaren argia islatuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 228. orr.

Haratxeago aldendu nintzen lau hankan, eta berriz zapatatxo zilar-kolorea topatu nuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 166. orr.

Zatapatxo zilar-koloreari esker orientatzen nintzen, faro bat zen nire gaztetako nahasmenduan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 166. orr.

Ortzadar amuarraina zegoen gehienbat, amuarrain arruntak eta Dolly Varden motako batzuk mendi handietako erreka batzuetan, eta zilar-koloreak Blue Lake eta Rimrock Lake aintziretan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.

Ilargiaren argitan zilar-kolorea zuen ilea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 44. orr.

12 zilar paper (orobat zilarpaper g.er.) aluminiozko xafla mehe-mehea.

Zilar-paperean bildu ditut eta kanpotik berdin-berdinak ematen dute.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 222. orr.

Gu hobeak ginen gure zilarpaperean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.

Pospolo kaxa batean sartu dut, zilar paperez estali, eta, akaberan, uretan pausatu dut, nire ontziaren uharan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 58. orr.

Bekokian, ile artean kartoizko izar handi bana jarri zuten, txokolatearen zilar paperez egonarri handiz bilduak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 204. orr.

Koloretako bonbillatxoak, goroldioa, ibaia zahor edo elgorriaga txokolateko zilar paperezkoa, igeltsuzko etxetxoak, artzainena ardiekin, sehaskan Jesus, eta Maria eta Jose, eta idia, eta astoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 256. orr.

13 zilarrezko eztei pl ezkontza egunetik hogeita bost urte betetzen diren eguna.

Bakardadean bigarren haurdunaldi bat ospatu, zilarrezko ezteiak ospatzen dituenak bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 99. orr.

Ez zen denbora luzea zilarrezko ezteiak ospatu zituela eta senarrarekiko intimitatea berritu zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 229. orr.

Javier Cameno batez ere Koru Astearekin dago arduratuta, bi urte barru zilarrezko ezteiak bete behar zituelako.  Berria - Kultura   2004-12-01

Zilarrezko ezteiak behar bezala ospatzeko, talde txuri-urdinak omenaldia egingo die gaur lehen Liga hori irabazi zutenei.  Berria - Kirola   2006-04-26

Geure eguneroko bizitzako gertakari kimikoak elkarri kontatuz ospatuko ditugu Kimikarekiko geure zilarrezko ezteiak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 264. orr.

Zilarrezko ezteien ordez, dibortzioa.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berrogei tonelada zilar (3); duro zilar (3); hamar kilo zilar (4); kilo zilar (24); kilo zilar utzi (3); mila kilo zilar (9); tonelada zilar (8); urre eta zilar (25); zapatatxo zilar (4); zazpiehun kilo zilar (3); zenbat zilar (5)

zilar asko (3); zilar bat (11); zilar distira (4); zilar edo urrerik (3); zilar eman (5); zilar emango (6); zilar eta brontze (6); zilar eta urre (12); zilar eta urreak (4); zilar eta urrezko (5); zilar gehiago (3); zilar guztia (4); zilar itxurako (10); zilar kantitate (3); zilar kolore (6); zilar kolorea (4); zilar koloreko (49); zilar koloreko ilea (4); zilar kolorekoa (5); zilar kolorez (4); zilar masa (3); zilar paperez (4)

zilarrezkoek zenbat zilar (3)

lurralde zilarra (5); salomon erregeak zilarra (3); urre eta zilarra (3); urrea eta zilarra (34)

zilarra baino (5); zilarra bezain (7); zilarra bezala (3); zilarra edo brontzea (3); zilarra ekartzen (3); zilarra eta brontzea (5); zilarra eta urrea (13); zilarra irabazi (7); zilarra irabazi zuen (4); zilarra lortu (4)

urre zilarrak (9); urreak eta zilarrak (4)

zilarrarekin konformatu behar (6)

urrearen eta zilarraren (4); zilarraren erdia (3)

urrez eta zilarrez (13); zilarrez estaliriko (5); zilarrez estaliriko zurezko (3)

urre eta zilarrezko (13); urrezko eta zilarrezko (26)

zilarrezko adarra (4); zilarrezko azpil (3); zilarrezko bat (6); zilarrezko baxera (4); zilarrezko berrogei (5); zilarrezko berrogei oin (4); zilarrezko berrogeita hamar (4); zilarrezko bi (14); zilarrezko bost (5); zilarrezko domina (30); zilarrezko domina irabazi (6); zilarrezko domina lortu (6)

zilarrezko eraztun (9); zilarrezko eraztun bat (3); zilarrezko erretilu (8); zilarrezko erretilu batean (3); zilarrezko eta brontzezko (12); zilarrezko eta urrezko (7); zilarrezko euskadi saria (4); zilarrezko ezpata (4); zilarrezko ezteiak (7); zilarrezko fipa (3); zilarrezko gehitu saria (3); zilarrezko gurutze (5); zilarrezko hamar txanpon (3); zilarrezko hartza (4); zilarrezko hirurehun txanpon (3); zilarrezko hogeita hamar (5)

zilarrezko izarra (3); zilarrezko koilara (3); zilarrezko kopa (4); zilarrezko kutxa (3); zilarrezko laurehun txanpon (3); zilarrezko mahai (4); zilarrezko mailako (3); zilarrezko mailan (8); zilarrezko medaila (4); zilarrezko melies (4); zilarrezko mila txanpon (4)

zilarrezko ontzi (7); zilarrezko ontziak (8); zilarrezko paper (4); zilarrezko paperean (4); zilarrezko plaka (3); zilarrezko q (4); zilarrezko saria (7); zilarrezko tutua (4); zilarrezko txanpon (18); zilarrezko txanpon bana (3); zilarrezko txanpon bat (3); zilarrezko txanpona (5); zilarrezko txanponak (4)

hitza zilarrezkoa bada (3)

eta ziriak zilarrezkoak (4); zilarrezkoak bailiran (3); zilarrezkoak ziren (6); zilarrezkoak ziruditen (3)

urre eta zilarrezkoek (3); zilarrezkoek zenbat zilar (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus