Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
zikuta iz Cicuta generoko landareetaik ateratzen den pozoia.
Balio dakiguke Sokratesengatik kontatzen duten erantzun goratsuago batek ere: zikuta eman ziotenean, txirula ikasten hasi omen zen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 46. orr.
Sokrates maitea, ez al duk zikuta apur bat niretzat sobratua. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 138. orr.
Sokratesek bezain aise esan zezakeen Tales-ek ere; baina ez zuen modu berean igurtziko zangoa presondegian, zikuta edan aurretik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.
Laudanoz, zikutaz eta azido askorbikoz osatutako nahasketa bitxi bat. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 166. orr.