Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zikoiztu, zikoitz/zikoiztu, zikoizten da/du ad zikoitz bihurtu.

Florent zuzenbidea amaitua eta hirian ondo kokatua besterik ez zuen ikusi nahi, eta asmo itsu horrek gogortu eta zikoiztu egin zuen azkenerako, errukigabe bihurtu zen bere buruarentzat zein besteentzat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Gero eta nabarmenagoa zen etxeko jaunaren zekentasuna; adats latzean distiratsu agertzen hasi zitzaizkion ile urdinak, zeinek, zekentasunaren lagun leialak izaki, zikoizteari laguntzen baitzioten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 177. orr.

Hartz jaio hintzen ala bazter-herri honetako bizimoduak, galsoroek eta nekazariekiko harremanek bihurtu haute hartz?, horren guztiaren eraginez zikoiztu haiz?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus