Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Feaziarrak, lehen, Hiperean bizi ziren, ziklopeengandik hurbil. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 27. orr.
Ziklopeen uhartea basoz beterik dago, ahuntz asko ageri da bazter guztietan, eta inork ez ditu ehizatzen. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 50. orr.
Itakako jaunak bere abentura batean ziklopeari begi bakarra itsutu baitzion. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 11. orr.
Itzuliko naiz zuregana, ozeanoak zeharkatuz, ziklopeak menderatuz, eta pretendiente likits horiek banan-banan estrangulatuko ditut. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 33. orr.
Gizakia ez da ez inurri desinteresatua, ez ziklope tratagaitza, "animalia soziala" baizik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.
Basajauna unibertsala dela dio; Olentzero, gure Santa Claus; gure ziklopea Tartalo, eta Eusko Gudariak sehaskako kantua dela Austrian. Berria - Kultura 2004-06-26
Ez da ziklopeen mailua sekula Marteren armadura beti irauteko forjatuaren gainera gupida gutxiagoz jausi, nola baita Pirroren ezpata odoltsua orain Priamoren gainera jausten. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.
Ezin zitzaion itzuri harri eta argizko ziklope hari. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 292. orr.
Esan gabe doa ziklope-lan haren azken jomuga haitzak bere baitan erantsirik zeukan ehuneko 2 amianto huskeria hura erauztea zela. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.
Eta kandela-makila handia bere ziklope-eskuaz altxaturik, mendi bat bezain gora, Sanson bera zirudien. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 153. orr.
Hortik dator ziklope-begiaren ideia, bi begien halako baterakuntza ideal bat-edo izango litzatekeena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.