Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zikloide 1 iz lerro zuzen baten gainean itzulikatzen den zirkunferentziako puntu batek sortzen duen lerroa.

[Antzara edo faisai lumaren muturrak] sortzen du zirkunferentzia, baldin puntu finko baten inguruan biraka ipintzen badugu; eta sor dezake parabola, hiperbola... edo esfera eta oboidea eta zikloidea... forma geometriko erregular eta irregular guztiak sor ditzake.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 283. orr.

Arkimedesen espirala, parabolak, hiperbolak, zikloidea... Bide luzea egina zuen kontu hark Hipokrates Kiosekoak lunulak koadratu zituenetik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 366. orr.

2 (izenondo gisa)

Hasierako kaosetik koherentziazko izpi batzuk heldu zitzaizkionean, plantilla hartu eta kurba zikloide bat marraztu zuen planoaren gainean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 177. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus