Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Katrina urakanak eragindako sarraskia ikusita, aldaketa klimatikoaren eta honek zikloi eta urakanetan duen eraginaren inguruko eztabaida berriro ere puri-purian jarri da nazioartean. Berria - Harian 2005-09-03
Giza jardueren ondorioz Louisianako kostaldean gertatutako higadurak eta paduren murrizteak zikloi, tifoi eta urakanen kontrako babes natural garrantzitsua desagertzea eragin dute. Berria - Harian 2005-09-08
Kerry Emmanuel klima gaietan adituak adierazi du 1970. urteaz geroztik %50 indartsuagoak direla Atlantiar Ozeanoan eta Ozeano Pazifikoan sortzen diren zikloiak. Berria - Harian 2005-09-03
Telma zikloiak eragindako uholdeek eta luiziek gutxienez 6.000 pertsonaren heriotza eragin zuten Leyte uhartean (Filipinak). Berria - Mundua 2006-02-18
Agintariek atzo jakinarazi zutenez, dagoeneko 36 pertsona hil eta beste 42 desagerrarazi ditu martxoaren 7tik Madagaskarko iparraldea inarrosi duen zikloiak. Berria - Mundua 2004-03-12
Zerutik erortzen zen ur guztiak Raimundo Silvaren aurpegiaren kontra jo zuen, haizea zikloia zen, maelström, hurakana, segundo gutxiko kontua izan zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 138. orr.
Haizetea izan zen, zikloia. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.
Urtero 15 tifoi inguruk eta sei zikloik jo dituzte Filipinetako uharteak. Berria - Mundua 2004-05-12
Australiako ipar-ekialdeko kostak eta barnealdea gogor astindu zituen atzo Larry zikloi tropikalak. Berria - Mundua 2006-03-21
1841a etorriko zen, Espy zientzilariak abisatuko zuenerako, presio baxuen ardatzaren inguruan, haize beroak, zikloi eremu batean, espiral baten gisara ezkerreko alderuntz goraka aldegiten zuela. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 446. orr.