Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ziklograma iz letra multzo berarekin hasten eta bukatzen den hitza.
Berdin hasi eta bukatzen den hitzari ziklograma deritzo. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 26. orr.
Errepikatzen diren letrak zenbat eta gehiago izan, orduan eta beteago ziklograma: ARabiAR, ARImARI, MARImarMARI. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 26. orr.
Letra batzuk gaineratuta sortzen diren horrelako totelgramak ziklogramak ere badira, hiru bider errepikatzen dira silabak edo letra multzoak: kakarazaka, kokoriko, kukurruku, pipirripi, tutulikatu, txitxibiritxi... Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 27. orr.