Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ziklo 1 iz hurrenkera jakin batez etengabe errepikatzen diren gertakarien saila; horrelako sail batek hartzen duen denbora bitartea.

Egutegi hori lehenik ilargiaren zikloan oinarritzen zen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 37. orr.

Hemen urteko zikloaren sasoiak neurtzea izaten da lehenengo premia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Ziklo bat presio igotze eta presio-jaiste oso bat da: uhin sinusoidalaren gorako eta beherako olatua edo zirkulu oso baten ibilbidea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

Ekonomian beti izan dira zikloak eta krisiak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.

Gertaera batzuek zikloaren goraldiarekin zerikusia dutela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 164. orr.

Edozein arlotan bezala, 1 Formulan ere zikloak hasi eta amaitzen dira.  Berria - Kirola   2004-03-05

Ziklo baten itxiera da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 193. orr.

Ziklo baten amaieraz hitz egiten da Italian.  Berria - Kirola   2004-03-12

Ziklo baten amaieran dago Fermin Muguruza, eta hori dela eta, bost urteko bidaia islatu nahi izan du DVDan.  Berria - Kultura   2004-12-02

Teorian, obulazioa zikloaren erdialdera gertatzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 86. orr.

Zikloko 28 egunetako batean ere ez dago haurdun geratzeko arriskurik, hau da, ez dago arriskurik pilula hartzen duzun 21 egunetan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 93. orr.

Zikloaren azkenean, berriz ere beharrezkoak diren hormona mekanismoak martxan jartzen dira ziklo berri bat hasteko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.

Energia ekoizteko bi ziklo uztartzen dituzte zentral horiek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egunkarietako berriek ziklo jakinak izan ohi dituzte.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 44. orr.

Urtaroen ziklo eternala, poz xumeak eta soroetako isiltasuna.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 23. orr.

«Autodeterminazioan oinarritutako ziklo berri baten aurrean» gaudela uste du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Emakume batek ere ziklo aldakorrak izan ditzake.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.

Beste ziklo astronomiko bat [...] urtaroen zikloa izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 322. orr.

Ziklo historiko edo kultura bakoitza "bizi estilo" bat da, eta bizi estiloen aldaeren ikerketa morfologikoa da historia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 206. orr.

Eguzkiaren eta "izar finkoetako" bakar baten itxurazko mugimenduen arteko kointzidentzia errepikatuen neurri komun txikienak 1.460 urteko "ziklo sotiko" egipziakoa sortu zuen, eta eguzkiaren, ilargiaren eta bost planeten ziklo komun errepikatuak 432.000 urteko Magnus Annus babilonikoa; maien 374.440 urteko Ziklo Handi miragarrian, berriz, gutxienez hamar ziklo osagarri zeuden bat-eginda. Horrek urtearen, hilabetearen eta egunaren berezko hiru ziklo desberdinen harmonizazioa eskatzen du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.

Zuhaitz horrek ur asko xurgatzen duela jakinarazi dute, eta horrek ziklo hidrologikoak alda ditzakeela.  Berria - Gaiak   2004-03-13

Mikroorganismoari eskura jarritako elikagaiak ziklo metabolikoaren ondorioz polimeroen aurrendari izango diren substantzia bihurtzen dira.  Berria - Gaiak   2006-04-06

Horrenbestez, urte guztian eta emearen ziklo obariko guztian jarduera sexual egonkorra izaten dugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 267. orr.

Ziklo politiko berri baten atarian gaudela uste du Aralarrek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Enpresaren erronkak ziklo teknologikoen ikuspegitik.  Berria - Ekonomia   2006-05-05

Hainbat izan dira ziklo ekonomikoei buruz ekonomia-zientziaren arloan garatu izan diren teoriak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.

Eraikuntzaren goranzko zikloa 2006an amaituko da Europan.  Berria - Ekonomia   2004-12-17

Hegemoniazko ziklo horien interpretazioak, oro har, sistemaren barneko hiru kontraesan azaleratzen ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Joera ahulenak porrotean etsitzeari uko egin eta jarrera horretan irauteak esplikatzen ditu topaketaren errepikapenak ziklo-serie batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 318. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gobernuak, astronomoak bezala, urtekako neurketaz arduratzen dira, baita errepikatzen den urte-zikloaren artikulazioaz ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.

Seiehun urteko denboraldia zuen eguraldi-ziklo baten zeharkako frogak aurkitu genituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 323. orr.

Alexandro-osteko historia helenikoan eta Konfuzio-osteko historia sinikoan gerra- eta bake-zikloak aztertuz gero [...] Mendebalde modernoaren historian begiztatu ditugunen antzekoak diren "eredu" historikoak agertzen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 313. orr.

Esan izan da bazegoela korrespondentziarik eguraldi eta uzta ziklo hauen eta zenbait ekonomialarik marrazturiko industri ziklo ekonomikoen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 323. orr.

Nekazaritzak ekonomian pisu handia zuenean, klimak markatzen baitzuen, hein handi batean, ekonomia zikloaren bilakaera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.

F.C. Mills-ek, merkataritza-ziklo "labur" baten batez besteko uhin-luzera industrializazioaren lehenengo etapetan 5,86 urtekoa zela kalkulatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.

Ez dira depresioak negozio-zikloen teoriaren zentzu teknikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.

Etxe Zuriak Sharonen deskonexio planari argi berdea ematen baldin badio, indarkeria ziklo berri bat abiatuko du.  Berria - Mundua   2004-04-15

Zelula-zikloaren erregularizazioa ikertzen jardun ostean, minbiziarekin lotutako proteina bi aurkitu zituen Andrew Koff biokimikariak.  Berria - Gaiak   2004-11-30

Iraultza guztiek bizi ziklo jakin bat dute.  Berria - Mundua   2004-07-18

Erabilitako materialen eta eraikuntzen bizitza-zikloa.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Ipar-Hego zorpetze ziklo berria jarri da abian, XX. mendean 1970eko, 1950eko eta 1920ko hamarraldiak markatu zituztenen ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Birsortze ziklo naturalei eusteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 80. orr.

Ezker abertzaleak hauteskunde ziklo berezi bati aurre egin dio eta emaitza positiboak lortu ditu, erakunde armatuaren arabera.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Azkenaldian, ezinezko ari zitzaion gertatzen gaixoari kimioterapia ziklo bat bera ere bukatzea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 173. orr.

"Janari ziklo bat" egunero plater bera edo barazki bera jaten dugun aldi bat da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.

5 denbora jakin batean eta gai jakin baten inguruan antolatzen diren arte edo kultura egitateen multzoa.

Zikloez gain, ohiko sailak izango ditu Zinemaldiak.  Berria - Kultura   2004-05-08

Zinemaldiko sail eta ziklo guztien gaineko azalpen labur bat eskainiko da lehenengo.  Berria - Kultura   2004-09-17

Marilyn Monroeri buruzko ziklo berezi bat ematen ari dira: Marilyn and friends (Marilyn eta lagunak).  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.

Gazteentzako ziklo bat abiatuko du Gasteizko Udalak Principal antzokian.  Berria - Kultura   2004-01-23

Jazz Klub ziklo berriaren barruan bost kontrabaxu jotzaile ariko dira Kursaalean.  Berria - Kultura   2004-07-24

Ziklo hartako lehendabiziko kontzertuan biolin-jole frantses bat zetorren, Régis Pasquier, Txaikovskiren biolin-kontzertu zoragarria jotzera gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 129. orr.

Musika Hambostaldiko Ziklo Garaikideko egitaraua.  Berria - Kultura   2004-08-17

50. urteurrena ziklo kultural batez ari da ospatzen elkartea.  Berria - Kultura   2006-03-04

Aurten ziklo berri baten proposamena egin du Hamabostaldiak: Astearteak Txillida Lekun.  Berria - Kultura   2004-08-07

Euskal Herrian Euskarazek mahai-inguru ziklo bat abiatuko du Euskal Herriko hiriburuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Euskal musikari eta kantarien saioarekin bukatuko da Organo Kontzertuen Zikloa.  Berria - Kultura   2004-03-23

Beste zinema ziklo bat AEBetako Sundance hiriko Zinema Jaialdiari begira jarriko da.  Berria - Kultura   2004-05-19

Marc Rechari buruzko zinema zikloa antolatu du Donostiako Nosferatuk.  Berria - Kultura   2004-06-09

Kutxan zine ziklo bat botatzen ari dituk, pelikulak komentatuz eta abar...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 296. orr.

Nahiz eta harritzekoa izan, umeak biltzen dituen antzerki ziklo horrek obra bakarra eskainiko du euskaraz.  Berria - Kultura   2004-07-30

Kondaira historiko batez edo eleberri ziklo bateko pasarte batez ari garenean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 30. orr.

Antzinako Musika Ziklorako sarrerak ez dira berehala amaitzen diren horietakoak baina, urtetik urtera, jarraitzaile gehiago ditu ziklo honek.  Berria - Kultura   2004-08-06

Organo Musika Zikloa antolatu du Bizkaiko Busturialdeko sei herritan.  Berria - Kultura   2004-07-31

6 ikasketa-plan bat zatitzen den saila, kurtsoek eta irakasgaiek osatzen dutena.

Irakaskuntzako lehen zikloetan, irakasleek garrantzi handiagoa ematen diote ikasleen arteko harremanei.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Hezkuntza: Ziklo guztietako curriculumetan agertuko da aukera berdintasunari nahiz gatazken soluziobide baketsuei buruzko heziketaren sustapena.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

DBHko lehen zikloa errepikatuko duk, eta gero DBHko hirugarrena..., eta suerte pixka batekin, batxilerra lortuko duk... hogeita hamar urte betetzean!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 28. orr.

Hirugarren urtean, bigarren zikloan jarri ninduten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 65. orr.

Ziklo hezitzaileak dituzten 158 zentroetako hiru besterik ez zen inkestatik kanpo geratu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

EAEko Lanbide Heziketan hiru ziklo berri jarri dituzte abian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Lanbide Heziketan dauden 21 lanbide multzoetan ziklo asko eta asko daude.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Datorren urtean, adibidez, Fraisoron Goi Mailako Zikloko modulu batzuk euskaraz izango dira.  Berria - Harian   2005-03-02

Ziklo bakoitzaren bururatzean (CM2, 3garrena, Terminala) ikaslea bere ikasketak euskaraz zein frantsesez jarraitzeko gai izan dadin helburua duenarendako, Parekotasunezko sistema ez da balezkoa.  Herria   2005-09-29

105 ikaslek abiatu dute hiru urteko zikloa aurten, iaz 56 ziren eta duela bi urte 40.  Herria   2002-10-10

Udalek 0-3 zikloa bere gain hartzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Bi urteko ziklo hortarik lekora, lehen mailan departamenduan, edo bigarrenean Akitaniako departamendu batean izendatuak izanen dira erakasle.  Herria   2003-01-21

Baina unibertsitateko eta beste hezkuntza zikloetako irakasleen artean badago alde bat: osagarri gehigarriak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Badira bigarren zikloko titulazioak, lehen ziklo baten ondoren edo lehen zikloko ikasketa batzuen ondoren egin daitezkeenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.

7 gai jakin baten inguruan ontzen diren literatura-lanen multzoa.

Humboldtek dioenez, eta 1800 inguruko kontuak dira, baziren Euskal herrian ezin konta ahala ipuin, zikloetan bereziak eta partituak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 156. orr.

Ziklo arturikoari loturiko ipuinak idatzi zituen Percival e outras historias-en.  Berria - Kultura   2006-03-07

Arturo Erregearen eta ziklo bretoiaren gaia zentzuz beteriko espazio oniriko gisa.  Berria - Kultura   2006-03-07

Esperientzia luze aspergarri horretan ikasitakoak sarritan agertuko dira Maupassanten obretan, Parisko ipuin zikloan batez ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 11. orr.

Gutun bat, J'accuse famatua, eta Rougon-Macquart familiaren zikloko hogei eleberriak, zeinen arteko hirugarrena Parisen sabela baita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.

8 bibrazio unitatea.

Maiztasun-unitatea hertza da (Hz), ziklo bat segundoko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Hertz (Hz) neurriak horixe adierazten du, zenbat ziklo segundoko dituen hots batek.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

Korrontea segundoko ehunka edo milaka zikloko maiztasunean txandakatzen da, soinuaren maiztasun aldakorrera egokitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.

9 ipar bizikleta edo kidekoa.

Ziklo edo txirrindula. Itsasuarrak elkarteko bateria, fanfara, pilota, dantza, gim eta ziklokoek antolatzen dute zoingehiagoka bat pilota palantxaz.  Herria   2001-02-08

Josteta aritzen zarelarik zure eskuak baliatuz, pilota edo bola batzuekin, horiek konbinatzen ahal dituzu ere arroda bakarreko zikloaren gainean ibiliz.  Herria   2001-05-31

10 ziklo bateratu

Aurten inauguratu du Boroa auzoan Bizkaia Energia enpresak ziklo bateratuko zentral termikoa.  Berria - Harian   2005-12-28

Irlandako Electricity Supply Board (ESB) enpresa ziklo bateratuko beste zentral bat ipintzeko leku bila dabil Gipuzkoan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Zabalgarbik eta horrekin batera hainbat lekutan egiten dabiltzan ziklo bateratuko zentralek orain martxan dauden ikatzezkoek baino gutxiago kutsatzen dutela nabarmendu zuen Intxaurragak eta, hortaz, ozono geruzari mesede egingo diotela uste du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Azken bost urteetan inbertitutako 12.400 milioietatik, gehienak ziklo bateratuko zentraletan eta energia berriztagarrietan gastatu ditu.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Euskal Herrian ziklo bateratuko zentralak berritasuna badira ere, Europako gainerako herrialdeetan aspaldi hasi ziren halakoak ipintzen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Urtarriletik irailera, %82 energia gehiago ekoitzi du Iberdrolak ziklo bateratuetan.  Berria - Ekonomia   2004-10-10

11 ziklo konbinatu zentral termikoez mintzatuz, gas turbinaren zikloa eta lurrun turbinaren zikloa konbinatzen dituena.

Gas Natural enpresak Araban kokatu nahi duen ziklo konbinatuko zentrala.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Ziklo konbinatuko zentral termikoak dituzten herrien elkarteko kide da Castejon.  Berria - Harian   2006-02-12

Zentral termiko konbentzionaletako 1.130 megawatt ixtea sustatuko dugu, eta, horien ordez, 2.800 megawatt ezarriko ditugu, ziklo konbinatuko gasezko instalazio lehiakorrago eta ez hain kutsagarrietan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Boroako ziklo konbinatuko plantaren aurka egin diren manifestazioetan herritar asko batu zirela gogoratu du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

2.000 milioi euro inbertituko ditu ziklo konbinatuko proiektuetan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Kyotoko Ituna betetzeko asmoz, gas naturaleko eta ziklo konbinatuko azpiegiturak eraikitzeko 2.595 milioi euroren inbertsioak egingo dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

Iberdrolak ziklo konbinatuko ekoizpena hirukoiztu du.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

2008. urtean 4.800 megawatteko potentzia lortu nahi baitu Gas Naturalek ziklo konbinatuan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Bakioko gertaerek, inoiz baino ageriago utzi digute, ziklo konbinatu garbiko energia garaiotan, Manilako zabortegia, Limakoa, Sao Paulokoa hemen ditugula, foruen arbolapean ongarri.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 55. orr.

12 ziklo-kros txirrindularitza-mota, bide malkartsuetan zehar jokatzen dena.

Ziklo-kros proba jokatuko da igandean.  Berria - Kirola   2004-12-16

Errepideko lasterketak eta ziklo-kros lasterketak korritu zituen.  Berria - Kirola   2004-03-21

Asteasuko Nazioarteko Ziklo-krossa irabazteko faborito nagusia.  Berria - Kirola   2004-01-02

Azaroaren 7an hasiko da Euskal Herriko ziklo-kros denboraldia, eta 19 proba jokatuko dituzte.  Berria - Kirola   2004-10-30

Espainiako ziklo-kros selekzioko Francisco Pla hautatzaileak David Seco eta Eder Barrenetxea deitu ditu Munduko Ziklo-kros txapelketa korritzeko.  Berria - Kirola   2006-01-11

Hegoaldean, gaitzeko lehiaketak muntatzen dira ziklo-kros kirol berezian.  Herria   2003-01-09

13 ziklo-kroslari (ziklokroslari) ziklo-kroseko txirrindularia.

Joserramon Izagirre ziklo-kroslari ohiaren seme zaharrena da.  Berria - Kirola   2004-01-31

Hogeita zazpi euskal ziklo-kroslari ariko dira gaur eta bihar Espainiako Txapelketan.  Berria - Kirola   2004-01-10

Azken bost urteetan Flandesko ziklokroslariek bakarrik lortu dituztelako jokoan zeuden hiru dominak.  Berria - Kirola   2006-01-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bigarren ziklo (3); bizi ziklo (3); boroako ziklo konbinatuko (4); espainiako ziklo kros (5); herriko ziklo kros (6); hitzaldi ziklo (4); munduko ziklo kros (7); urteko ziklo (4)

ziklo aldaketa (3); ziklo bakar (4); ziklo bakar bat (4); ziklo bakoitzean (4); ziklo bat abiatuko (4); ziklo bat bera (3); ziklo bat dago (5); ziklo bat itxi (4); ziklo baten amaiera (4); ziklo bateratuko zentral (3); ziklo bateratuko zentralak (3); ziklo berezi (3); ziklo berri (16); ziklo berri bat (6); ziklo berri baten (5); ziklo berria (7); ziklo berriaren (3)

ziklo guztiak (3); ziklo guztietan (5)

ziklo konbinatuko (64); ziklo konbinatuko planta (8); ziklo konbinatuko zentral (10); ziklo konbinatuko zentrala (12); ziklo konbinatuko zentralak (6); ziklo kros (23); ziklo kros txapelketa (4); ziklo kros txapelketan (3); ziklo krosa (31); ziklo krosak (3); ziklo krosaren (5); ziklo krosean (5); ziklo kroseko (7); ziklo kroslari (4); ziklo kroslaria (3); ziklo kroslariak (3)

ziklo osoa (4); ziklo politiko (24); ziklo politiko berri (6); ziklo politiko berria (3); ziklo politiko bikoitzerako (3); ziklo politikoa (6)

antzerki zikloa (5); atzera begirako zikloa (4); azken zikloa (3); bizitzaren zikloa (3); eskainitako zikloa (6); euskal zikloa (4); hasitako zikloa (3); hirugarren zikloa (3); hitzaldi zikloa (9); hitzaldi zikloa antolatu (3); organo zikloa (3); urte bitarteko zikloa (3)

zikloa antolatu (12); zikloa antolatu du (10); zikloa bete (3); zikloa bukatu (6); zikloa egingo (7); zikloa egingo dute (3); zikloa emango dute (3); zikloa eskainiko (7); zikloa eskainiko du (4); zikloa hartuko (5); zikloa hartuko dute (3); zikloa hasi (3); zikloa hasiko da (6); zikloa hilaren (3); zikloa itxi (5); zikloa izan zen (3)

zinema zikloa (9); zinemari buruzko zikloa (6)

musika zikloak (5); urte bitarteko zikloak (4); zinema zikloak (6)

bigarren zikloan (4); hitzaldi zikloan (3)

zikloarekin batera (3

antzinako musika zikloaren (3); izeneko zikloaren barruan (5); kontzertu zikloaren (3); musika zikloaren (6); musika zikloaren barruan (3); organo erromantikoko zikloaren (3); urte bitarteko zikloaren (4); urteko zikloaren (3)

zikloaren amaiera (4); zikloaren ardura (5); zikloaren barruan (44); zikloaren bigarren (3)

merkataritza zikloen (3); negozio zikloen (4); zikloen arabera (3)

bigarren zikloko (6); hirugarren zikloko (10); lehen zikloko (8); zikloko azken (3); zikloko ikasketak (6); zikloko ikasleek (3)

euskarazko ziklorik (4)

hainbat ziklotan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus