Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Astronomo hasiberriak kontuan hartzen hasi ziren ez eguzkia eta ilargiaren mugimendu ziklikoak bakarrik, baita planeta eta izar "finkoenak" ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.
Ugaztun gehienek sexualitate ziklikoa daukate, eta ara dauden sasoian baino ez dute jarduten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 238. orr.
Kulturaren egutegia ziklikoa da, jazzaldien eta Zinemaldiaren ondoren etortzen da Durangoko azoka, urtero, udazkena bezala. Berria - Kultura 2004-12-07
Gizakiaren ekonomia-historia aldaketa zikliko eta gorabeheraz josita dagoen arren, kapitalismoaren historian bi ekonomia krisialdi nagusi nabarmentzen dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.
Zibilizazioen goraldi eta erorikoen mugimendu zikliko eta errepikatua. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 111. orr.
Herrialde industrializatuetako jardueraren mugimenduarekin lotuta dauden inflexio ziklikoak gorabehera, nazioartekoturiko ekoizpenak munduko BPGean duen pisua (%9 1998an, eta %5 1985ean) handituz joango da. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.
Kultur eraso anti-heleniko hori hainbat mendetan agertu zen dagoeneko ezaguna zaigun eredu ziklikoan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 321. orr.
Ziurtatu dugu, erorialdi eta susperraldien erritmo ziklikoak -non desintegraziorantzako joera nagusia gudu luzean borrokatu baita erresistentzi mugimenduaren aurka- hiru pultsazio eta erdi izan ohi zituela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.
Ororen buru, hango bizia arras ziklikoa bihurtua zen, makinak bezala zebiltzan. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 163. orr.
Nik sorkuntza modu zikliko edo biribilean ulertzen dut, inolako muga edo amaierarik gabe. Berria - Kultura 2006-03-22
Krisialdi ziklikoak. Berria - Ekonomia 2004-05-01