Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zikiro (orobat zikirio g.er.) 1 iz ahari edo aker zikiratua, jateko prestatua.

Elizako kartierean haurren ikusgarria, zikirioa eta dantzaldia.  Herria   2001-08-09

Janaldiek arrakasta ukan dute: 89 herritarren bazkarian, 26 atsalaskarian eta 510 zikiroan.  Herria   2004-08-12

Ez ahantz eguerditan komit direla nahi duten ikusle guziak abisatzekotan, Jai Alaian urririk eskainia izanen den zikirorat.  Herria   2001-10-25

Aratsaldeko 6etan, zuhaitzen azpian, denentzat, haur, gazte eta heldu, zikiroa Oreka taldeko lagunekin.  Herria   2004-09-02

Zikiro bat bazen heientzat prestatua, ahotik ezin utzia!  Herria   2004-01-29

22.00 zikiroa ogitartean Baillea ostatuan, Mizpira taldeak alaiturik.  Herria   2004-07-05

Ondotik, aperitifa eta zikiroa ogitartekoetan.  Herria   2003-06-05

Anartean, mutiko erne batzu 500 jenderentzat apairu prestatzen: zikiroa ilarrekin.  Herria   2001-09-27

Zikiroa aitzin Ezpeletako haxoa eta ondotik ardi gasna eta bixkotxa.  Herria   2004-09-16

Eguerdiko oren batetik goiti bazkaria: xauxix piperada, zikiroa, entsalada, gasna, bixkotx kafe eta ondoko.  Herria   2004-09-16

Urtero bezala AHAIDEAK elkarteak bere zikiroa antolatzen du.  Herria   2003-06-26

2 (izenondoekin)

Bainua prest duzu, ezkaratzean; zure itzultzea ospatuko dugu zikiro on batekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.

Zikiro handi bat muntatuko dugu beraz, irailaren 26an, igandearekin, ATHARRI-n, eta nombre handian etortzea gomitatzen zaituztegu denak.  Herria   2004-09-16

Berri on hau ere: astelehen 29 an komit direla nahi duten guziak, abisatzekotan, eta urririk, Goizeko Izarrak eskainiko duen zikiro erre haren jaterat.  Herria   2001-10-18

Adin orotakoak satisfatuz partikulazki ondar gauean zikiro arrado eta alaitsua janez.  Herria   2005-08-11

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zikiro-jana egin zuten: gauza jakina da irendutako haragiak aparteko zaporea izaten duela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 50. orr.

Larunbat aratsean, Lekornen, zikiro jatea.  Herria   2004-09-23

Iragan larunbatean zikiro jate bat antolatu dute xaharretxean.  Herria   2001-10-04

Sorterriko bestetan nik eman nuen meza eta astelehen hartako zikiro afarian berotu nintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 109. orr.

Zikiro arratsa ederki iragan dela, eta 700 afari banatuak izan direla.  Herria   2004-07-22

Salbu zikiro saltsa "keztatuak" kozinatzeko, ardiak premiazko baino, hornigailu bilakatuak ziren.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 84. orr.

Aiherrako zikiro besta batean, arrailduraren arrailduraz, oharkabean lau kostalet errerik irentsi nituen arte.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 54. orr.

Kanboko besta komiteak antolatu zikiro besta hor iraganen baita.  Herria   2001-09-13

Zikiro erretzaile berria zen aurten: Pinaki tokiko erretzaileak erretreta hartu ondoan, Benat Aizpuru, beste Kanboar batek segida hartu du eta beti kalitate bera segurtatuz.  Herria   2005-09-22

Bazterreko sorroan, su eder baten inguruan, zikiro azpi andana gaitza erretzen zuten.  Herria   2001-08-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aratsean zikiro jatea (4); tokiko zikiro (3); zikiro besta (39); zikiro besta bat (3); zikiro bestan (3); zikiro jate (22); zikiro jate bat (5); zikiro jatea (79); zikiro jateak (6); zikiro jatearekin (4); zikiro on baten (3)

aratsean zikiroa (4); axoa eta zikiroa (4); zikiroa ogitartean (3); zikiroa plazan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus