Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zikiratze iz animalia edo pertsona bati ernaltze organoak erauztea.

Digesto-n Adrianorenk lege bat dago, zeinetan heriotzera zigortzen ditu barrabilak erauziz edo hautsiz zikiratzeak egiten dituzten medikuak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Nazio zibilizatuetan zikiratzea gauza normala da, jaiotzen diren zakur guztientzat ez baita bizitegi aski.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 65. orr.

Zikiratze sinbolikoa honetan datza: inoiz izan ez duzun zerbait galdu egiten duzula.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 69. orr.

Galdu du noizbait ere [estatuak] orain urte gutxi arte zikiratze sinbolikorako erabiltzen zuen tresna izugarri hura: soldadutza.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 71. orr.

ETAren balentriek eta tragediek zikiratze sinbolikora behartzen gintuzten.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.

Zikiratzearen paradoxak honela funtzionatzen du: gauza lehenik galdua izan behar du gero desiraren bidez berreskuratzeko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus