Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zikiratzaile izond/iz zikiratzen duena.

Gizarteko sailean zetorren berria, eta Kiroletan ere bazegoen aipamen labur bat; horrezaz gainera, Iritzian, aurreko puntako feminista zirikatzaile baten artikulu zikiratzaile bat ere bazekarren, non ustezko bortxatzaileentzako zigorrik bidezko eta eredugarrienaz zuhurki bezain sakonki gogoetatzen baitzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.

-Haurkeria zurea, bizia ments daukazun psikoanalistail hori, bizitzaren zikiratzailea!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 54. orr.

Honetan ari zirela, hor dator zerri-zikiratzaile bat bentara.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 24. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus