Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiltzaileak, mahaiaren gaineko eskuizkribuak ez zikintzearren edo, arretaz garbitu du aizkoraren ahoa. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 45. orr.
Esan gabe doa nazka ematen ziola ni sardina lata irekitzen ikuste hutsak ere, eta zer esanik ez, platerik ez zikintzearren, latan bertan sardea sakatuz ogitan bustitzeko orea [...] egiteak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.
Zailtasun handiz mugitzen nintzen, putzuak saihestu nahiz, nire soineko gaizoa ez gehiago zikintzearren. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 70. orr.
Suposatzen dut sotana kakoan utzita kaleratuko zela orduan ere, mahonezko jantzian eta zapeladun, uda eta negu erabiltzen zituen Bamba plaierak fuelean zikintzeko beldurrik gabe, edo, menturaz, hartan zikintzearren. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 277. orr.