Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zikintasun iz zikina denaren nolakotasuna. ik zikinkeria.

Hilekoa etortzen zaidan bakoitzeko [...] oinazea, ondoeza eta zikintasuna gorabehera, halako sekretu gozo bat dudala iruditzen zait.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 171. orr.

Harentzat, berriz, sufrikarioa, pena, zikintasuna gauza erakargarriak ziren, nonbait.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

Behin baino gehiagotan azaldu du eskola publikoetako zikintasuna «larregizkoa» zela.  Berria - Ekonomia   2004-02-05

Saiatu behar dutela beren aurretiko jakitea hobetzen eta beren ulermena bere zikintasunetik, hots, okerretatik, garbitzera lagunduko dieten hasierako hastapenak lortzen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 50. orr.

Arana Goiri-k (bere rolean) espainolen aurka baiespen agresiboa duen "arraza zikintasun" hori, Ortega espainolak berak kolko barneko beldur min gaindiezina izan dizu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 192. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus