Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zikinkeria (orobat zikinkeri g.er.) 1 iz gauza zikina edo zikintzen duen gauza; gauza horien multzoa.

Zorri bat edo zikinkeria bat atxemaiten bazien larruan, berehala dutxatzera igortzen zituen, gauaren erdian bazen ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 154. orr.

Ni naiz zinkari erreakzionarazten dion zikinkeria, ni naiz gatz ale eta ziape garaua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.

Zikinkeriaren azken arrastoak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 148. orr.

Zikinkeria hau garbitzeko, nahikoa da sudurzapi arrunta.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 194. orr.

Garrasi egin nuen: "Hau zikinkeria, hau zikinkeria!".  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 221. orr.

Ezin duzue imajinatu zenbat zikinkeria zegoen Indian!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 207. orr.

Berotu brontzea goritu arte, ea zikinkeria urtu eta herdoila joaten zaion.  Elizen arteko biblia   Ez 24,11

Baina zikinkeriak, izerditan trinkotua, zarakar beltz bat sortua zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.

Komuneko konketaren zikinkeriak harritzen nau; zergatik ez du inork garbitzen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 46. orr.

Abeltegitik atera eta oinak garbitu zituen, soinekoa apur bat goratuz zikinkeriatik babesteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 277. orr.

Italiako zerbitzuguneetan lurra paperez eta zikinkeriaz beteta egoten da beti.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Ez dut haurdunaldiz, haurrez eta zikinkeriaz betetako bizitza zorigaiztoko bat nahi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 251. orr.

Tabernara espiatzera joaten zen "sorgin zahar hura" koadrila bonapartistak nahi ez zituen zikinkeriez elikatzen zela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 343. orr.

Amona batek eskutik helduta ekarriko dizu zurea lurretik hartutako edozein zikinkeria jaten aurkitu duelako.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 73. orr.

Ainitz zikinkeri bildu dituzte, denetarik: zigarreta, plaztika, zapetak, xatarrak...  Herria   2003-03-17

Enpresa eta etxebizitza asko dago ibai inguruan, eta zikinkeri ugari joaiten da ibaira.  Herria   2002-11-21

Entzunda daukazu aspaldian jendeak leihoetatik botatzen zituela zikinkeria guztiak, txiza eta abarrak, kaleko ubidetxotik joan zitezen Zikinkeriak pilatu eta su ematen zietenean, hodei beltz trinko baten azpian desagertzen zen Azpil.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 138. orr.

Narraskeria eta zikinkeria edonon!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 108. orr.

Hautsa eta zikinkeria pilatzen ari da ikastetxeetan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Zikinkeria dela eta, osasun arazo bereziak dituzten 50 haurren gaixotasunak areagotu egin dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

Umeak etxeetako ate ondoan, zikinkeria artean, eguzki errearen azpian eserita ikusi nituen, begiak erdi itxita eta betazalak gorrituta eta handituta zeuzkatela; euliak begietan jartzen zitzaizkien, eta umeak geldirik geratzen ziren, eskuz uxatu ere egin gabe.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 46. orr.

Zikinkeria eta desordena nagusitu ziren etxean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 390. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zizarez betetako arroza eta usain txarreko okela zikinkeria sinesgaitzak begitantzen zitzaizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 133. orr.

Hamar hilabetez zer nahi sofritzen dut, bizi giren zikinkeria okaztagarriaren gatik, gure lagunetarik anitzen morala desegitearen gatik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 124. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Oihal batek estaltzen zuen, zikinkeria geruzaren azpian kolorea ezabatua zuelarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 69. orr.

Gogora ekartzen dizkidalako txikitako garaiak, amak aurpegiko edo gorputzeko beste edozein ataletako zikinkeria-orbanak mingainarekin bustiriko zapi-mutur batez garbitzen zizkigunean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 45. orr.

Beheko solairuetakoek etengabe jaso behar izaten duten zikinkeria pilaren ordainak eman nahian goiko bizilagunei.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 141. orr.

4 irud/hed

Orkestra batek Mozarten musika jotzen baitzuen, edozein antzoki eta entzutegi baino garbiago jo ere, gatzezko paretek doinuaren zikinkeria guztiak garbitu eta doinua bera araztu egiten baitzuten, soinu huts bihurturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.

Bitartean Marxek, Nietzschek, Freudek, aski erakutsi dute holako doktrina garbiek zer zikinkeria ezkuta lezakaten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 139. orr.

Ezezagun batek tiro egin du bart gauean erretorearen kontra, eta erreakzioa horretaz aprobetxatu da burua ateratzeko eta alderdiaren gainera zikinkeria botatzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 349. orr.

Dagoeneko zikinkeria frankori usaina hartu... ba hartu diot, baina oraindik garbigailutik pasa gabe daukat, nolabait esateko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 197. orr.

Suaren ondoren, ura zuen bereziki maite, honen bidez irudikatzen baita arimako zikinkeriak garbitzen dituen penitentzia santua eta atsekabea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 725. orr.

Bi urte eman ditut gisa horretako hamaika zikinkeria hartzen.  Berria - Kirola   2006-03-21

5 lohikeria, lizunkeria.

Zikinkeria horiek egiten badituzu, ez zaitut gehiago maitatuko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 25. orr.

Neskek "horrelako zikinkeriarik" ez dutela egiten aldarrikatzen du gure kultura honek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 27. orr.

Koitoa ez gainontzeko guztia -zirriak egitea, masturbatzea, miazkatzea... -gogor gaitzetsi eta zikinkeriatzat jo izan dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 124. orr.

Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua.  Elizen arteko biblia   Ga 5,19

Jainkoak beren grina txarren menpe utzi ditu eta zikinkerietan erori dira, beren buruak desohoratzeraino.  Elizen arteko biblia   Erm 1,24

Kutsaturik zaude zeure likiskeriaz; garbitu nahi izan zaitut, baina ez didazu zikinkeria garbitzen utzi.  Elizen arteko biblia   Ez 24,13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hau zikinkeria (3); zikinkeria artean (3); zikinkeria bat (3); zikinkeria guztia (4); zikinkeria guztiak (6)

zikinkeriaz betetako (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus