Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hitz krudelak esaten zituen bere mingain gaizki heziarekin, haren jantzietako zikinguneak eta azpiko arropetako zuloak zirela eta. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 269. orr.
Hatza bustitzen zuen pixar xehatuegiak ateratzeko; horrek, ordea, gozokiak urtzen zituen, eta bi zikingune arre agertzen ziren jada mantaleko bi sakeletan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.
Igande goizean Ertzaintzaren txalupa batek uretan fuel orbanak atzeman bazituen ere, horiek «oso ondorio txikiko» zikinguneak izan zirela eta atzo orbanen arrastorik ez zegoela azpimarratu zuten Itsas Salbamenduko arduradunek. Berria - Euskal Herria 2004-01-27
Zikingune bat bezalakoa zen bere bizitzan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.