Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zigortze 1 iz zigorra ezartzea.

Zergatik zeure buruaren kontrako zigortze hori?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 33. orr.

Berrikitan, ez dakit non, irakurria dut artikulu bat zigortze horietaz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 58. orr.

Saindu penitentzigile zenbaiten azotezko zigortzeek zer zorion dauka?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 58. orr.

Egunez egun, eter zirimolek eta eguzki izpiek, muturreko ertzen gaineko zigortze etengabez, lurra alde guztietatik erdian kondentsatzera eta bere masa estutzera zenbatago behartzen zuten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 335. orr.

Israelgo Gobernuak «ideologia arrazista baten ildotik, zigortze kolektiboak, gerra krimenak eta genozidio bat» daramala.  Berria - Mundua   2004-05-18

2 (hitz elkartuetan)

Perpinyako presondegian «zigortze isolamenduan ezarri dute, gezurretan oinarrituta», salatu du Askatasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus