Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zigortzaile 1 izond/iz zigortzen duena. (pertsonak)

Alferrikakoak ziren keinu haiek guztiak, bai, Floren gogor eta zigortzailearen aurrean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 14. orr.

Hurbildu hiriaren zigortzaileok, bakoitza bere arma suntsitzailearekin!  Elizen arteko biblia   Ez 9,1

Jakoben ondorengoetan onik aterako direnek ez dute gehiago beren zigortzailea hartuko euskarritzat.  Elizen arteko biblia   Is 10,20

Huraxe izan genuen, hurrengo asteetan, zigortzaile eta torturatzaile nagusi; eginahalak eta bi egin zituen gure bizitzak zorigaiztoko bilaka zitezen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 115. orr.

2 (bestelakoak)

Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzak bi espediente zigortzaile ezarri dizkio Muskizko Petronor enpresari.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Zentzugabekeria iruditzen zait borondate publikoaren adierazpide diren legeak, erailketaren errefusatzaile eta zigortzaile direnak, eurak berberak izatea haren egile.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 81. orr.

Ameriketako Estatu Batuen politika zigortzaile eta debekatzailearen menpe daude drogomenpekotasun politikak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Bekatuaren itzal zigortzailearenak?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 210. orr.

Neurketa amaitzear zela, ordea, txartel hori zigortzailea ikusi eta agur esan zion finalari.  Berria - Kirola   2004-01-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

espediente zigortzaile (4); zigortzaile bat (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus