Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zigorraldi bat eman eta askatu egingo dut. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 47. orr.
Sekula ez da berrogei zigorkada baino gehiago emango, zigorraldia gogorregia gerta eta herritarra denen aurrean laidotua geldi ez dadin. Elizen arteko biblia Dt 25,3
Erori egingo dira, besteak bezalaxe, lur joko dute nire zigorraldian. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
Zigorraldi ederra eman beharko genioke herritar guztien aurrean! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 533. orr.
Zigorraldia amaitzeko 17 urte, 5 hilabete eta 7 egun falta zituen preso bat, esaterako. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 98. orr.
Zigorraldia betetzeko hiru urte falta dituela prisión atenuadan -presoaldi arinduan- jarriko zuten, Mundakan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.
Zigorraldi horren ostean, baina, Belgikako Gobernuak zigorra beste hamar urtez luzatzea erabaki dezake, baldin eta Dutroux gizarteratzeko aukerarik ez dagoela uste badu Jarritako zigorraldia bete. Berria - Gaiak 2004-06-23
Frantziarrak lehendik arautzen baitzuen bizi arteko zigorraldia. Berria - Euskal Herria 2006-03-19