Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zigorrada iz zigorkada.

Bernardinok zigorrada batez abian jarri zituen zaldiak, trostan baino dantza geldian gehiago.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 248. orr.

Santxok mila eta hirurehun zigorrada eman beharko dizkio bere buruari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 163. orr.

Hurrengo atalburuetan Altisidora agertzen da berriro, eta Santxori emandako zigorradak etorriko dira.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 197. orr.

Zehapena bildu nuen egun hartan, nire lehenbiziko zehapena: hamar zigorrada bizkarrean, ikasle eta irakasle guztiak ikusle nituela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 174. orr.

Bigarren zigorrada ere sentitu du Gabrielek, nota altua da lehengoa bezalaxe, eta Damián itsua etorri zaio burura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 99. orr.

Eskuan zaplateko bat edo belarrondoko bat emateak ez zuela balio: zigorradaz ondo berotu behar zela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zigorrada eman (3); zigorrada emango (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus