Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zigorkada 1 iz zigorraz jotako kolpea. ik zigorrada.

Sekula ez da berrogei zigorkada baino gehiago emango, zigorraldia gogorregia gerta eta herritarra denen aurrean laidotua geldi ez dadin.  Elizen arteko biblia   Dt 25,3

Sei hilabete kartzelan igarotzera eta 300 zigorkada jasotzera zigortu dute Rania al-Baz Saudi Arabiako telebista aurkezlearen senarra.  Berria - Gaiak   2004-06-01

Juduen eskuetatik bost aldiz hogeita hemeretzi zigorkada hartua naiz.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,24

Zigorkada bat jo zuen astoen kontra, alferrik, astoak gu baino askoz aurrerago baitzihoazen, maldan behera lasterka abiaraziak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 24. orr.

Pepponek motore gainean makurturik jarraitu zuen, eta On Camillok hamar zigorkada jo zizkion bizkar azpian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 113. orr.

Semearen gogoa bere nahira makurtuko zuela pentsatuz, lehenengo hitzez eta gero zigorkadez eta katez saiatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.

Sultanaren aurrera iritsi baino lehen, haren soldaduek atxilotu egin zuten, irainez bete, zigorkadaz josi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.

Joera handia dago Saderen liburuak ipurdiak jipoitzen ari diren zigorkada irudiz ilustratzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

2 irud/hed

Nolako zigorkada zorrotza solas horrek ene kontzientziari!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 111. orr.

Lehenik gerlaren zama, gero zorraren zigorkada... Bazena madarikazio handiagorik?  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 159. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus