Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zigorgarri izond zigor daitekeena, zigortzeko modukoa.

Txileko Armadak erabaki zuen instituzio gisa dagozkion iraganeko gertakari zigorgarri eta onartezinen erantzukizuna bere gain hartzea.  Berria - Mundua   2004-11-06

Julen Arzuagak esan zuen ETAren indarkeriaren aurrean jendeak hartzen duen jarrera kritikagarria izan daitekeela, baina ez zigorgarria.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Tratu zintzoa gizarte-ardura dela onartzen den unean eta edozein gobernuk [...] gezurrezko pisu eta neurria ematea delitu zigorgarri bihurtzen duenean, oso hurbil dago diruaren asmakuntza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.

Ez hintzelako gauza izan egintza oso erraz bat, lege aldetik zigorgarria, biok, nire emazteak eta nire lagunik onenak elkarrekin planeatua burutzeko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 218. orr.

Esan biezat zergatik ez zituen berorrek auzibideratu gaizkintzok, hain izanik krimentsu eta heriotzaz zigorgarri.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 182. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus