Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zigorgabetasun 1 iz gaizkileak edo errudunak zigorrik jaso gabe gertatzea. ik inpunitate.

Lasaikeriaren jatorria zein den aztertzen badugu, delituen zigorgabetasuna dela ikusiko dugu, eta ez zigorren biguntasuna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 9. orr.

Espainian orain arte isiltasuna eta zigorgabetasuna izan dira indarrean, eta ez da zorra kitatu.  Berria - Harian   2005-07-24

Zenbait faktorek zigorgabetasun hori ahalbidetzen dutela azaldu zuen atzo AIk, eta, besteak beste, torturak galarazteko dagoen «borondate politiko eskasa» nabarmendu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Gobernuaren Giza Eskubideen egitasmoa negoziatzen ari da eskuina, haren bidez giza eskubideen urraketak egin zituzten militarren zigorgabetasuna lortzeko, eta ahalko balu amnistia orokorra.  Berria - Mundua   2004-05-05

Zigorgabetasunak zedarritzen duen sistema bihozgabea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 16. orr.

Torturatzaileek duten zigorgabetasuna kritikatu zuen Mirenek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Estatu militar eta ez demokratikoa da Turkia; zigorgabetasuna dago.  Berria - Mundua   2004-09-24

Legez kanpoko praktikak ezkutatzeko hil zituzten kazetariok, eta zigorgabetasuna da nagusi.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Egindako kalte bat, dagoeneko erremediorik ez duena, ezin du gizarte politikoak zigortu baldin eta, zigorgabetasunak hauspotuta, beste berri batzuei bidea egiten ez badie.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 55. orr.

Charles Taylorren atxilotzeak eta epaitzeak mezu irmo bat aditzerat emango du, hau da, zigorgabetasunik ez dela onartuko.  Berria - Mundua   2006-03-30

Inongo herrialdek ez du jarraitu erabateko ahanzturaren eta erabateko zigorgabetasunaren eredu hau.  Berria - Harian   2005-07-24

Lepo zuriko gaizkileak zigorgabetasunean uztea da, finean, neurri horren asmoa.  Berria - Harian   2005-04-20

Euskal Herriko administrazioek «zigorgabetasun osoz» urratzen dituzte hizkuntz eskubideak.  Berria - Harian   2006-04-07

Giza duintasuna mespretxatzen dute, zigorgabetasun osoz.  Berria - Gaiak   2004-04-23

2 (hitz elkartuetan)

PPko buruaren irudiko, PPk «segurtasun juridikoa» bermatzen zuten guneak sortu zituen tokietan, PSOEk «zigorgabetasun espazioak» sortu egin ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

Lehen ministroari leporaturiko ustelkeriaren auziari ekingo diote berriro, Konstituzio Auzitegiak hark bere burua babesteko jarritako araua kenduta; ekainean gelditu zen epaiketa, Zigorgabetasun Legea onartzean.  Berria - Mundua   2004-01-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

isiltasuna eta zigorgabetasuna (3); zigorgabetasun osoz (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus