Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zigor 1 iz huts edo hobenen bat egin duenari ezarririko kaltea, nekagarria edo zentzagarria. ik gaztigu2.

Hirugarrenean, Jainkoa lagun, konta ezin ahala irain, kate, zigor eta neke sufritu ondoren, Babiloniako Sultanarengana eraman zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 890. orr.

Baina sariak bezala, baziren zigorrak ere.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 110. orr.

Erruaren eta zigorraren arteko neurririk eza.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 109. orr.

Delituen eta zigorren eskala unibertsal bat balego, tirania-eta askatasun-mailak neurtzeko modu frogagarri eta komun bat izango genuke.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 38. orr.

Dostoievskiren Hobena eta zigorra eta Karamazov anaiak.  Berria - Kultura   2006-04-16

Zigor batek, zuzena izateko, gizakia delitutik atzeratzeko adinako gogortasuna izan behar du, ez gehiago.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 79. orr.

Behar-beharrezkoa ez den zigorra, dio Montesquieu handiak, tiranikoa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.

Hau dio Jaunak: hiru zigor ipintzen dizkizut aukeran; hautatu horietarik bat eta huraxe ezarriko dizut.  Elizen arteko biblia   1 Kro 21,10

Ez zuen bere bekatuengatik inolako zigor beharrik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 889. orr.

-Astunegia dut neure zigor hau, eraman ahal izateko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 24. orr.

Maiz, kultura modernoa zigor gisa ikusten da eta "primitibo prestu"aren irudia asmatzen da, batez ere Mendebaldeko zibilizazioaren ustelkeria salatzearren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.

Apirilaren 15ean ezagutu zen sententzia: lau urte eta hamar hilabeteko zigorra solidario bakoitzarentzat, bahiketagatik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 64. orr.

Bagenekien ez zela erabat libre aterako, baina gure ustetan epaileak gehienez laurogeita hamar eguneko zigorra jarriko zion.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 11. orr.

Bilboko Udalaren lana ez da zigorrak jartzea, ordea, zigorrak bideratzea baizik.  Berria - Harian   2006-01-31

Zigorrek zigortzen dituztela zigorrok sortu dituzten delituak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 39. orr.

Ehun euroko zigorra.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 128. orr.

Urteko 150 milioi dolarreko zigorrak jaso ditzakete AEBek.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

2002ko martxoan bi partidako zigorra ezarri zioten.  Berria - Kirola   2004-06-18

Ehun eta hogei kolpeko zigorrak heriotza omen dakar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 298. orr.

Kondenak zituzten preso batzuk ere baziren, baina hauek zigorraren bi herenak beteak zituzten jadanik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 163. orr.

Era guztietako gaiztakeriak egin zituzten zigorra etorri zitzaien arte.  Elizen arteko biblia   Si 47,25

Kanpoko emakume askorekin nahastu zen, eta horrek, esan bezala, zigorra ekarri zion: erreinuaren banaketa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 18. orr.

Ez dakite miresten zigorra hartzeko gauza denaren ausardia askatzailea, ezin dute psikopata konprenitu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.

-Zigor bat irabazi duzu.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 77. orr.

-Zu bezalako gizonek zigorra besterik ez duzue merezi!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 107. orr.

-Zigorra arindu dizute -ihardetsi zion-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 19. orr.

Zigorra erdira murriztu zieten amnistia bati eskerrak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 134. orr.

"Jainkoaren madarikazioaren" zigorra ezartzeko mehatxupean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.

Beharrezkoa du, beraz, zigorra jasatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 121. orr.

Jainkoaren zigorra eroriko da landako abereen gainera -zaldi, asto, gamelu, behi eta ardien gainera- eta izurri larria izango da.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 161. orr.

Neu ere, esan nion begietara begira, hiltzeko zigorra hartua naiz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 66. orr.

Aitasantuak hiltzeko zigorra kentzeko eskatuko ziok Jeneralari.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 90. orr.

Leone Ginzburg Turinera itzuli zen Civitavecchiako presondegitik, zigorra bete zuen tokitik alegia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 161. orr.

Haietako inork ez zuen zigorra bete behar izan, Azken Puntua izeneko legea dela eta.  Berria - Kultura   2004-02-22

Emakumearentzat Jainko Jaunaren zigorra betiko menpekotasuna izan ohi da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 225. orr.

Jauna, haserregaitza eta onginahiz betea, gaiztakeria eta errebeldia barkatzen dituena; ez, ordea, erruduna zigor gabe uzten.  Elizen arteko biblia   Zen 14,18

ik zigorgabe.

Egiatzat hartzen duzu herrien gobernua xede duen giza legeak zilegi egiten dituela, eta zigor gabe uzten, jainkozko Probidentziak zigortzen dituen hainbat egintza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 111. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zigor kapitala edo Heriotza-zigorra, justiziarekin zerikusia duen zigor bat da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 171. orr.

Ondasunak galtzea erbesteratzea baino zigor handiagoa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 70. orr.

Printzearen bihozberatasun handiagatik ez balitz, ez nintzen libratuko zigor larriago batetik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 73. orr.

Oso zigor justua da jenero debekatua eta gainontzekoak galtzea, baina zerga txikiagoa balitz eraginkorragoa izango litzateke.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 96. orr.

Espeziearen ugalketa ekarriko lukeen halako asmo orokor bat sustatzeko, sari orokorrak edo zigor orokorrak ezarri beharra zegoen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.

Zigor ederrarekin bukatzen da nire bidaia.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 128. orr.

Eroskeria delituaren zigor nagusia espetxea eta inhabilitazioa dira.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Hausturarik gabe gordeko du guregan karitatearen eta bakearen lokarria, disidenteei zigor gogorra ezarriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.

Zigor latz samarra sartu zidaten behin, lurpeko ziegan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 100. orr.

Kontuan hartu behar dira delitugileen adina, delituaren izaera, gaiztakeria maila [...] eta baita jendeak zigor beldurgarri baten beharrik baduen ala ez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Jaunak zigor ikaragarria bidaliko die, bai zure herriari, bai zure seme-alaba, emazte eta ondasun guztiei.  Elizen arteko biblia   2 Kro 21,14

Besteen erraiak zigor ugari eta ankerrez oinaztatu baitzituen berak.  Elizen arteko biblia   2 M 9,6

Sodomak zigor bigunagoa izango du, herri hark baino.  Elizen arteko biblia   Lk 10,12

Erraz konturatu baitzen mihi leun eta zuriko andere anker hark zigor bikoitza ezarri ziola.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.

Lapurretari indarkeria nahastu zaionean, zigorrak ere zigor fisikoa eta zerbitzuzkoa nahastu behar ditu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 67. orr.

Bushek hari zigor ekonomikoak ezartzeko legea sinatu zuen herenegun.  Berria - Mundua   2004-05-13

Jokaera hauek palestinarren aurkako zigor kolektiboak dira.  Berria - Mundua   2006-04-08

Musika-jaiste ilegalaren aurka zigor mailakatua hautatu dute Frantzian.  Berria - Kultura   2006-03-22

Epaiketan bere buruarentzat gorengo zigorra eskatu zuen Rolando Cubelak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 312. orr.

Geroko zigorraren beldur barik tiro egin zezakeen, legearen babesa zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 257. orr.

GATTek ezin izan baitzuen saihestu [...] muga-sari ez diren trukeen eragozpenak eta merkataritza-gatazken alde biko zigorrak ugaltzerik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zigor kartzela zen Fresnes.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 195. orr.

Eloïse Rome poliziak hitzemaiten dio egitea ahal duena ukanen duen zigor-denboraren ttipitzeko.  Herria   2001-05-03

Zigor-espedizio baten xedea zigortzea da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 150. orr.

Babiloniara eramango dut eta han zigor-epaia emango nire aurka egindako desleialkeriagatik.  Elizen arteko biblia   Ez 17,20

Zigor-isunek Munduko Merkataritza Erakundearen baimena dute.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Kontzentrazio esparruak eta isolamenduzko zigor gelak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 31. orr.

Hantxe elkarrekin errazago itxarongo zutela Santos zigor-lanetako batailoietatik noiz libratuko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 42. orr.

Tabako kontrabandora dedikatzen ei zen zigor-batailoietatik libratu eta gutxira, beste baten agindupean barkuko patroi.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 63. orr.

Alemanak sartu ziren herrian, zigor-talde batekoak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 43. orr.

Edan baituzu Jaunak emaniko zigor-edari samina, hondoraino edan duzu zorabiozko kopa.  Elizen arteko biblia   Is 51,17

Hau dio Ezekiasek: Larritasun-, zigor- eta lotsa-eguna dugu gaurkoa.      - 2. orr.

Inkestek adierazten zutenez, estatu askotan agintean dagoen gobernuaren aurkako zigor botoa emango dute hautesleek.  Berria - Mundua   2004-06-10

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, zuzenbideko hizkeran)

Gero, nago zigor-legeak ezarri zituztela gizonek, zuzenbidea izan zedin guztientzat subirano orekatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

«Kriminalizazioa eta zigor politika» salatzea dute helburu biharko manifestazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Kataluniako eta Espainiako alderdi batzuek ere zigor neurriak nahi dituzte.  Berria - Mundua   2006-01-07

Bi aste egin nituen zigor-espedientearen jakinarazpenaren esperoan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 37. orr.

Gehiegizko defizitagatik Hungariaren aurkako zigor prozedura irekitzeko proposatu zuen atzo Europako Batzordeak.  Berria - Ekonomia   2004-12-23

Espainiako Konstituzioa urratzen duen edo ez argitzeko eskatu dio Bilboko Zigor Auzitegiko Lehen Aretoko epaile taldeak Espainiako Auzitegi Konstituzionalari.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Irakeko Zigor Auzitegi Gorenak batzorde legegile independente gisa lanean jarraituko du.  Berria - Harian   2005-10-15

Nazioarteko Zigor Auzitegiak gaitzespen iritzi bat ematen badu ere banaketa hesiari buruz, jarrera honek ez du ezertara behartuko Nazio Batuen Erakundea.  Berria - Mundua   2004-02-22

Urte eta erdiko zigor eskaera Mikel Martin jipoitu zuten bi militarrei.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Sumarioa bera eta ondorioz zigor eskaera horiek «zuzenbidearen aurkakoak» direla azpimarratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Zigor Zuzenbidean pertsonen aurka egin behar da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Auzitegi Nazionaleko Zigor Salak du orain epaiketa egiteko ardura.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Hala ebatzi zuen Auzitegiko Lehen Zigor Salak atzo.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08

Hala erabaki zuten atzo Goreneko Zigor Aretoko 15 magistratuetako 12k, Juan Saavedra presidenteak barne.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko Lehen Sekzioaren ebazpena.  Berria - Euskal Herria   2004-05-22

Ahozko epaiketarako hasiera data jarri du Zigor Arloko 3. aretoko epaimahaiak: azaroaren 21a.  Berria - Harian   2005-10-29

EAEko Auzitegi Nagusiko Zigor eta Zibil arloko Salak aste honetan erabaki beharko du auzia artxibatzen duen edo ez.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Alderdien Legearen araberako prozesua zigor auzibideari ez dagokio eta, beraz, prozesu zigortzailea ez denez, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Boliviarrei zigor-aurrekarien agiria lortzea oso zaila zaie, sorterriko «burokrazia korapilatsuegia» delako.  Berria - Harian   2005-05-08

Reimseko Epaitegiko Zigor Aplikaziorako Eskualde Batzordeak eskaera ukatu zion.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Burgundiarren legeek, eta batez ere bisigodoenek, onartu egiten zituzten gorputz-zigorrak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 192. orr.

Jon Ander Couceiro presoa aske geratu da, espetxe zigor osoa beteta.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Kartzela-zigor xume baten ordainarekin nire obsesioa arinduko zuen espraia baliatu beharrean, eskuak neskaren lepora eraman, eta estutzen hasi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 226. orr.

Urka-zigorra ezartzen baitzitzaion, besteak beste, estalpe barruan pospolo bat pizten zuen orori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.

Borreroak, noizbait, azote-zigorra konplitu baitzuen haren bizkarrean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 214. orr.

Japoniak bi herrialdeen arteko akordioak urratu zituela-eta, Estatu Batuek merkataritza-zigorrak eta yenaren balioa igotzeko presioak aldizkatu zituzten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Jaun frantziarrek beste ezein dinastiatako inor ez hautatzeko hitza eman zuten, galarazpen- eta eskomikatze-zigorraren mendean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.

Alferrik batu zituzten eliz zigorrak eta zigor zibilak; alferrik eman zioten apezpiku bakoitzari probintzietako beren ordezkari gradua, kondearen aginteari kontra egiteko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 336. orr.

Ikerketa baten arabera, % 60 hil-zigorraren alde ziren, hil-zigorra beti berme izaiteak baduela halako larderia berezi bat.  Herria   2001-10-11

Urte askotan tematu dira esaten aita santuaren mendeku-zigorra jaso eta gaizkile bat bezala hildako neskatxak errukia eta miresmena besterik ez zuela merezi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 43. orr.

Ez bahator gurekin guztiokin, abiatzen garenean, ez haizela geratuko berriro gudu-zigor hutsarekin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 178. orr.

Greziarren eta erromatarren artean, lapurrari diru-zigorra ezartzen ziotenez, zigor berbera ezarri beharra zegoen estaltzaileari.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 257. orr.

6 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

15 urteko espetxe zigor eskaerari egin behar dio aurre.  Berria - Euskal Herria   2006-03-23

31na urteko espetxe zigor eskaera aurrean dutela epaituko dituzte zazpi gazte bizkaitar.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

7 zigortzeko erabiltzen den makila edo kidekoa.

Eskuan zigorra dauka, beltza kolorez, lodia berez, mingarria ustez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 99. orr.

Zigorra zekarren eskuan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 121. orr.

Zaldia, isiltasunak gogaiturik, urduri jarri eta jolaserako gogoa erakusten hasten zenean, zigorraren eskulekuaz jotzen zuen, isilik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.

-Eman biezat berorrek zigor edo adaska egoki samar bat, haretxez eman eta hartuko ditut-eta, min gehiegirik ematen ez badit behintzat.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 164. orr.

Altxatu zuen zigorra... ebaki zuen zigorrak airea behin, bi aldiz, hiru aldiz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 434. orr.

Behin baino gehiagotan, zigor bat hartu, eta eromena zirudien batez amorru bizian jo omen zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 189. orr.

Jo ezak zigorraz beste hori ere, arre-argia, koramora-ren antzera tematzen duk eta!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 138. orr.

Zigorraz jo zintuztela eta ihes egin zenuela, haurdun.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 64. orr.

Ivan eta kosakoak arrapaladan atera ziren, zaldiak zigorrez astinduz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 131. orr.

Nausikaak zigorra astindu, eta mandoak abian jarri zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 28. orr.

Eta zigorra dantzatu zuen hiru zaldien bizkar gainean, pozik zegoela adierazi nahirik eta zigortzeko asmorik gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 66. orr.

Haietarik batek Gorukiri "arratoi satsu" deitu baitzion, eta neuri "bilau nardagarri", biek ere zigorra airean zerabilten bitartean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 574. orr.

Hori esandakoan, zigorra airean dantzatu, eta kanta-moduko bati ekin zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 68. orr.

Zigorrak jotako nota altuak haragiaren ateak ireki dizkio da Rua eroari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 99. orr.

Zigor-makila luze bat idazmahai gaineko hormatik zintzilik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 7. orr.

8 zigorpean zigorraren azpian.

Ongi ikusia dut zure herriaren atsekabea Egipton eta entzuna haien oihua zapaltzaileen zigorpean.  Elizen arteko biblia   Ir 3,7

Orduan, gaitzak joa, bere handiustea galtzen hasi zen eta, etengabeko minaren minez, Jainkoaren zigorpean nolako egoeratan zegoen jabetzen.  Elizen arteko biblia   2 M 9,11

Zorionekoa beti zentzabidearen zigorpean irauten duen zerbitzaria!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 128. orr.

Ospea beltzeko zigorpean; beste batek, kartzela zigorpean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 364. orr.

Gertaera honetaz zekiena egiazki azaltzeko obedientziaren mandatuz eta eskomiku-zigorpean agindu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 865. orr.

Agintzen da, heriotza-zigorpean, inork ez dezala harresietatik salto egin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Burdinaren garraioa heriotza-zigorpean debekatu zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 52. orr.

9 heriotza-zigor

Heriotza-zigorra injustua da, eta ez da ez beharrezkoa eta ez eraginkorra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 10. orr.

Gaur egun 78 herritan dago indarrean heriotza zigorra.  Berria - Gaiak   2004-04-07

Europako Batzordearen arabera, bestalde, Ameriketako Estatu Batuek eta Japoniak heriotza zigorra indargabetu behar dute nazioarteko behatzaile lanetan jarraitu nahi badute.  Berria - Gaiak   2004-04-07

Libiak heriotza zigorra ezarri die sei medikuri.  Berria - Gaiak   2004-05-07

Konspirazio baten berri jakin eta salatzen ez duenak heriotza-zigorra du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Moisesen legea hausten duenari, heriotza-zigorra ematen diote gupidarik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 931. orr.

Francok, urte horren amaieran, bederatzi heriotza zigor ezarri zituen ETAko sei kideren kontra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 85. orr.

Kerry ez dela heriotza zigorraren aldekoa.  Berria - Mundua   2004-10-29

Senarra heriotza zigorrera kondenatu eta gero.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Senarra heriotza-zigorrez noiz hilko zuten zain.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Agintzen da, heriotza-zigorpean, inork ez dezala harresietatik salto egin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Burdinaren garraioa heriotza-zigorpean debekatu zuten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 52. orr.

10 zigor gela (orobat zigorgela g.er.) ik beherago 13.

Oso tratu «berezia» jasotzen dute: senideei galarazi egiten diete presoak bisitatzea, zigor gelatik ezin dira irten eta inkomunikatuta egoten dira.  Berria - Mundua   2004-08-27

Igaro ziren nonbait udazkena eta negua gu zigor-geletan geundelarik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 106. orr.

Beste bostak zigor gela ilunetan, burua estalita zutela.  Berria - Mundua   2004-07-20

Mundu guztiak daki zer esan nahi duen horrek; ikusten ari nintzen dagoeneko kontzentrazio esparruak eta isolamenduzko zigor gelak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 31. orr.

Bidean topatutako tipo bati tiro egin ondoren bere zigor gelan dagoen pertsonaiaren gogoeta, eguzkiari begira.  Berria - Kultura   2006-04-06

11 zigor kode

Hartara, Kode Zibila, Zigor Kodea, Merkataritzako Kodea eta Prozedura zibil zein kriminaleko kodeak Napoleon Bonaparteren armadak hedatu zituen Europan zehar.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 10. orr.

Drogarekin trafikatzearen ondorioz norbaiten heriotza eragitea delitua da Italiako Zigor Kodean.  Berria - Kirola   2004-05-15

Zigor arloan erabiltzeko mekanismo interesgarriak daude zigor kodearen barruan.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

Zigor Kodeak delitutzat jasotzen ez dituen egintzak zigortzen dira, erakunde armatuko kide edo laguntzaile izatearen delituen interpretazio zeharo malgua eginez.  Berria - Harian   2005-02-20

Zigor Kodeko 578. artikuluan azaltzen diren delituak leporatzen dizkigute.  Berria - Kultura   2004-05-20

Dibortzioaren prozesua azkartzeko Zigor Kodearen erreforma ahalbidetzen duen lege proiektua ere onartu zuen.  Berria - Harian   2005-04-22

12 zigor kolpe errugbian, gaztigu ostikoa.

Griffithsek zigor kolpe jaurtiketa gauzatu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-20

Bi zigor kolpe zelai erditik gauzatu zituen.  Berria - Kirola   2004-09-19

Entsegu bat, transformaketa bat eta bost zigor kolpe.  Berria - Kirola   2004-09-19

Hamar aitzin pase eta hamalau zigor kolpe egin ditugu, eta hori gehiegi da.  Berria - Kirola   2006-03-26

13 zigor ziega ik gorago 10.

Preso anitzek diziplina moduloa edo zigor ziega ezagutu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Urpeko sotoetan zeuden zigor ziegetan sartu zituzten harrapatu zituztenak, argirik, mantarik, oherik eta tabakorik gabe, eta eguneroko jipoiekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 73. orr.

Hogeita hamar egunez zigor ziegan eduki dute Zuhaitz Errasti presoa Poitiersko espetxean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Frantziako espetxeetan hogei preso zigor ziegetan daude.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Noizbait behar eta, zigor ziegara heldu naiz, isolamenduko moduloa zer den jakinen dut, psikopaten galerian biziko naiz, hamargarren artikulu ospetsua ezarrita daudenen gogortegian.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 93. orr.

Ahanztura, bakardadea, zigor ziegak edo tortura, mundu guztiak salatzen ditugun errealitateak dira.  Berria - Kultura   2006-04-25

Garrasi larriak sumatzen ditiat zigor ziegetarik, tuberkulosoa torturapean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 67. orr.

Joan den astean 30 eguneko zigor ziegara kondenatu zuten, ziega aldaketa ez onartzea leporatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

aurkako zigor (20); beste zigor bat (7); bi heriotza zigor (8); bi zigor kolpe (36); bost kartzela zigor (9); bost zigor kolpe (7)

espainiako zigor kodearen (7); espetxe zigor (46); espetxe zigor eskaera (8); ezarritako zigor (11); heriotza zigor (17); hilabeteko espetxe zigor (7); hiru zigor kolpe (30)

kartzela zigor (29); kontrako zigor (15); lau zigor kolpe (21); nazioarteko zigor auzitegiak (24); nazioarteko zigor auzitegian (9); nazioarteko zigor auzitegiaren (12); nazionaleko zigor (30)

urteko espetxe zigor (11); urteko zigor (20); urteko zigor eskaera (11); zigor aretoak (12); zigor aretoko (9); zigor arloko (38); zigor auzitegia (7); zigor auzitegiak (31); zigor auzitegian (12); zigor auzitegiaren (15); zigor auzitegiko (8); zigor bakoitzari (8); zigor bera (10); zigor berbera (8); zigor bikoitza (9)

zigor ekonomikoak (9); zigor entsegua (8); zigor epaia (17); zigor epaitegiak (13); zigor eskaera (49); zigor eskaerak (21); zigor eskasa (14); zigor eskasa irabazi (9); zigor espedientea (14); zigor espedienteak (10); zigor ezarri (17); zigor gisa (19); zigor gogorra (9); zigor gogorrak (17); zigor handia (8); zigor handiagoa (8); zigor handiena (8)

zigor kode (18); zigor kode berria (11); zigor kodea (38); zigor kodeak (19); zigor kodean (20); zigor kodearen (42); zigor kodearen aldaketa (7); zigor kodearen arabera (9); zigor kodearen erreforma (7); zigor kodeko (13); zigor kolpe (305); zigor kolpe bat (40); zigor kolpe jaurtiketa (164); zigor kolpea (51); zigor kolpeak (9); zigor mota (8); zigor neurriak (19)

zigor osoa (29); zigor osoa bete (11); zigor prozedura (10); zigor salak (27); zigor salako (19); zigor salako presidente (7); zigor salari (9)

zigor ziegan (14); zigor ziegara (7); zigor ziegetan (11)

aurkako zigorra (17); bateko zigorra bete (77); bateko zigorra jarri (10); bere zigorra (8); bi partidako zigorra (18); bi urteko zigorra (57); bitarteko kartzela zigorra (13); biziarteko kartzela zigorra (8)

eguneko zigorra (11); erdiko kartzela zigorra (15); erdiko zigorra (8); espetxe zigorra (415); espetxe zigorra bete (12); espetxe zigorra betetzen (10); espetxe zigorra eskatu (71); espetxe zigorra eskatzen (19); espetxe zigorra ezarri (99); espetxe zigorra jarri (19); espetxe zigorra jaso (9); espetxe zigorra osorik (9); euroko zigorra (18); ezarri zioten zigorra (7); ezarritako espetxe zigorra (9); ezarritako zigorra (31); guztirako zigorra (8); heriotz zigorra (16); heriotza zigorra (304); heriotza zigorra ezarri (43); heriotza zigorra ezartzen (11); heriotza zigorra izango (23); heriotza zigorra merezi (9); hilabeteko espetxe zigorra (61); hilabeteko kartzela zigorra (56); hilabeteko zigorra (48); hilabeteko zigorra ezarri (15); hileko espetxe zigorra (7); hiltzeko zigorra (11); hiru urteko zigorra (9)

jainkoaren zigorra (17); jarritako zigorra (16); kartzela zigorra (558); kartzela zigorra bete (20); kartzela zigorra betetzen (8); kartzela zigorra eskatu (74); kartzela zigorra eskatzen (11); kartzela zigorra ezarri (210); kartzela zigorra ezartzea (7); kartzela zigorra ezartzen (11); kartzela zigorra jarri (13); kartzela zigorra jaso (19); kartzela zigorra jasoko (7); lau urteko zigorra (11); merezi duen zigorra (7); merezitako zigorra (14); nolako zigorra (8)

osorako espetxe zigorra (7); osorako kartzela zigorra (45); partida bateko zigorra (108); partidako zigorra (35); partidako zigorra jarri (11); presondegi zigorra (18); sei hilabeteko zigorra (12)

urtebeteko espetxe zigorra (14); urtebeteko kartzela zigorra (15); urtebeteko zigorra (10); urteko espetxe zigorra (201); urteko kartzela zigorra (284); urteko presondegi zigorra (8); urteko zigorra (192); urteko zigorra berretsi (8); urteko zigorra bete (7); urteko zigorra eskatu (31); urteko zigorra ezarri (42); urteko zigorra jarri (20); urteko zigorra jaso (8)

zigorra airean (7); zigorra berretsi (32); zigorra berretsi du (8); zigorra berretsi zuen (11); zigorra bertan behera (18); zigorra bete (181); zigorra bete behar (24); zigorra bete beharko (68); zigorra bete ondoren (13); zigorra bete ostean (29); zigorra bete zuen (7); zigorra beteta (19); zigorra betetzeko (16); zigorra betetzen (48); zigorra betetzen ari (29); zigorra betetzera (16)

zigorra eman (20); zigorra emango (8); zigorra emateko (19); zigorra ematen (9); zigorra eskatu (201); zigorra eskatu du (107); zigorra eskatu dute (28); zigorra eskatu zuen (48); zigorra eskatua (8); zigorra eskatua zuen (7); zigorra eskatzen (39); zigorra eskatzen du (13); zigorra eskatzen zuen (7); zigorra etxean (8); zigorra ezar (14); zigorra ezarri (480); zigorra ezarri diote (72); zigorra ezarri zioten (122); zigorra ezarriko (24); zigorra ezartzea (23); zigorra ezartzeko (18); zigorra ezartzen (41); zigorra ezartzen ahal (7); zigorra hartu (8)

zigorra izan (19); zigorra izango (46); zigorra izango du (22); zigorra jarri (107); zigorra jarri dio (30); zigorra jarriko (14); zigorra jartzeko (9); zigorra jasan (9); zigorra jaso (73); zigorra jaso dezakete (9); zigorra jasoko (16); zigorra jasotzen (12); zigorra kendu (15); zigorra kentzeko (9); zigorra merezi (35); zigorra merezi du (7)

zigorra osorik (34); zigorra osorik bete (19); zigorra osorik beteta (7)

zortzi urteko zigorra (9)

aurkako zigorrak (11); espetxe zigorrak (35); ezarritako zigorrak (10); heriotza zigorrak (19); kartzela zigorrak (35); kartzela zigorrak ezarri (10); kontrako zigorrak (10); urteko kartzela zigorrak (8); urteko zigorrak (13)

zigorrak eskatu (14); zigorrak eskatu ditu (11); zigorrak ezarri (29); zigorrak ezarri zizkieten (7); zigorrak ezarriko (9); zigorrak ezartzea (17); zigorrak ezartzearen (9); zigorrak ezartzeko (25); zigorrak ezartzen (9); zigorrak gogortu (7); zigorrak gogortzea (9); zigorrak gogortzeko (7); zigorrak jarri (13); zigorrak jartzea (8); zigorrak jartzeko (11); zigorrak jaso (7); zigorrak osorik (10)

kartzela zigorrarekin (7)

espetxe zigorraren (12); heriotza zigorraren (51); zigorraren aurka (9); zigorraren aurkako (9); zigorraren erdia (11); zigorraren hiru laurdenak (21)

zigorrari ihes (11)

zigorraz gain (8)

espetxe zigorrera (13); espetxe zigorrera kondenatu (10); heriotza zigorrera (28); heriotza zigorrera kondenatu (10); zigorrera kondenatzen (7)

delituez eta zigorrez (10)

heriotza zigorrik (9); inolako zigorrik (17); zigorrik ez (33); zigorrik ezarri (13); zigorrik gabe (97); zigorrik gabe gelditu (7); zigorrik gabe utzi (18); zigorrik gogorrena (10); zigorrik handiena (17); zigorrik jaso (12)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus